"Nekatoenea" literatura sorkuntza egonaldiak Abbadia Eremuan
2011. urteaz geroztik, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte literatura sorkuntza egonaldiak antolatzeko. Karia hortara euskal autoreak gomitatzen dituzte Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean, Hendaian.
Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da. Halaber, feminista eta kapazitismoaren aurkako aktibista da. Filosofiako Gradua amaitu ondoren, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa konparatuen gradu-ondokoa egin zuen. Hilda Doolittle idazleari buruzko tesia egiten hasi bazen ere, osasun arrazoiengatik utzi behar izan zuen. 2021ean Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia saria irabazi zuen Gorputz baten aztarnak elurretan poema bildumarekin. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria ukan zuen Itzalak uraren azpian lanarekin. Gehiago jakin
1974an sortua, Nevadako Reno hirian bizi da Zoe Bray, aita inglesa eta ama baxenafartarra ditu. Lan kontuengatik familia Europako hainbat lekutan bizi izan da; Euskal Herriarekiko lotura betidanik atxikiz eta euskara (bere bosgarren hizkuntza) ikasi zuen. Batez ere erretratuak marrazten zituenak, konfinamendu garaietik haurrendako istorioak idazten eta ilustratzen zentratu zen. Nekatoenean eginen duen egonaldiaren karietara, Nevadan bizi den June izeneko neskatxa baten abenturak kondatzen dituen ipuin ilustratu bat lantzeko xedea du. Gehiago jakin
Maialen Akizu Bidegain (1996, Urretxu) autorea, bertsolaria eta ikerlaria da. Doktoretza egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Feminista Ikerketa taldean. Bere ikergaiak kulturgintzari eta generoari buruzkoak dira.
Hilabete batez egon da Hendaiako Abbadia Eremuko Nekatoenean, 2021eko azaroaren 2tik 27ra. Ziurgabetasunaren, sorpresaren eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido baten lantzeko xedearekin. Gehiago jakin
Nahia Zubeldia (Donibane Lohizune, 1982) aspalditik dabil testuak idazten eta musika sortzen, besteren artean Unama eta Lumi taldeetan. Idazketa beti izan du ondoan, bere eskola ibilbidea lekuko: literatur saileko baxoa lortu ondoan, Bordelen hizkuntza zientzien ikasketetan ibili zen, eta lizentzia lortu. Ondotik, Gasteizera joan zen, Euskal Herriko Unibertsitatera, eta itzulpengintza eta interpretazio lizentziatura gainditu. Nahia Zubeldia Nekatoenean egon zen 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 23ra. Juan Sebastian Elkanoren larruan sartuz, olerki bilduma bat landu zuen itsasketaz, euskaldunon jakin minaz, mundu ezezagunen bila joatearen tiraz eta itsasoaren aurpegiez, aurpegi guziez. Gehiago jakin
Jokin Mitxelena (Donostian, 1962) idazle eta ilustratzaile gipuzkoarra da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako fakultatean. Bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu-liburuak ilustratzen.
Gaur egun, Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain Espainiako, Alemaniako eta Austriako argitaletxeekin ere kolaboratzen du maiz. Jokin Mitxelenak 130 liburutik gora ilustratu ditu. Gehiago jakin
Egunkarian marrazki mota ezberdinekin hasi zuen bere ibilbidea, polikinaka gazteengan gerturatuz, zuzeneko emanaldiak eta hainbat ilustrazio tailerrak eginez. Bere argitalpen multzoa ugari eta anitza izan da.
Horrekin batera, Galtzagorri elkartekide da hasieratik, sari ezberdinak irabazi ditu eta Euskal Herria ordezkatu du Bruselako komiki jaialdian.
Nekatoenea inguruko elementuak baliatu ditu bere kontakizunean. Hala nola: sagastia, kaioak, itsasoa… Ipuin hau, naturaren eta bereziki kostaldearen aberastasunaz ohartaraztea baliatu da adierazi du. Gehiago jakin
Lanbidez irakasle, idazle, ikusgarri-sortzaile, marrazkilari, hitzen malabarista ere... haurrengandik gertu izan dena eta sinesten duena txikienek ere poesia merezi dutela, ongi barneratzeko gai direla. Liburu andana argitaratua eta Euskal Herriko zoko guzietan hainbat ikusgarri eskaintzen duena. Bere hitzetan, "haur poesia aldarrikatu, asmatu eta plazaratu" nahi du. Haurrentzat, bai, baina idazleak esaten digu sortuko dituen bildumetan 103 urte arteko "gazteak" hartuko dituela kontutan… Gehiago jakin
Irunen sortua 1992an, kazetaritza eta idazketan aritu da azken urteotan. Hala nola, Irunero aldizkaria, Txingudi online, Antxeta Irratia, modu ezberdinetako hedabideetan aritu da. Honek, gazteendako eleberri historiko baten proiektua bazuen, 1936-1944 urteen artean gertatzen dena.
Ihesaldia, erbestea, jende berria, modu berrian bizitzea eta edozein eleberritan bezala, kezka, amodio eta egunerokotasuna izan dira gipuzkoar gazteak proposatu duen lanean. Gehiago jakin
Patxi Zubizarreta Ordizian sortu bazen ere (1964), Gasteizen euskal filologia ikasketak burutu ondoan, harrezkero bertan bizi da. Irakaskuntzan sar-jalgi bat egin arren, besteak beste Kanboko Xalbadior kolegioan, literaturarekin bizi da.
Bere lanak molde askotarikoak dira, baina nabarmendu behar da azken urteotan beste diziplina artistikoekin bat egiteko erakutsi duen joera: pintura, musika, zinema… Gazteentzako eskaintza ekarri digu Zubizarretak. Xumea, oinarrizkoa, bi gazteen arteko maitasunaz mintzatzen den eleberria proposatu zuen. Gehiago jakin
Aitzol Lasa (Barañain, 1978), matematikalaria da eta matematikako irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Aitzol Lasak proposamen berezia aurkeztu du, matematikak eta literatura batzen dituena.
Bere hitzetan "Letrak eta zientziak oso ongi uztar daitezke, ez dira kontrajarrita; aitzitik, elkarren eskutik joan daitezke". Beraz, zientzia gazteengan hurbiltzeko asmotan, zenbakiak eta formulak baino, hizki, esaldi eta esaerak landu ditu. Gehiago jakin
Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak antolatu Hendaiako literatura egonaldian parte hartu du idazle bizkaitarrak.
Bere idazketa egonaldia 2013ko urriaren 7tik azaroaren 3a arte iragan zen. Yolanda Arrietak idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin. Gehiago jakin
Ekhiñe Egiguren (1978, Donostia), arkitektua da ofizioz, eta poeta afizioz.
Idazle gazte gehienak bezala, guti argitaratua izan da, orain arte.
Hendaiako Nekatoenean egonaldi bat bete du, Abadiako eremuaren erdian, Euskal kultur erakundeak, Idazleen Elkarteak eta IAEZI-k antolaturik. Natura eta ondarea izan ditu inspirazio-iturriak, baita bidexketan topatu hainbat abenturak. Gehiago jakin
Fernando Morillo (1974, Azpeitia, Gipuzkoa) idazlea da, bereziki haur eta gazte literaturan. "Gaumin" bere argitaletxea berriki plantan emana du.
Euskal kultur erakundearen Hogei'ta egitasmoaren karietara, Hendaiako IAEZI eta Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzarekin, Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian egonaldia egitn zuen, 2011ko urriaren 17tik azaroaren 20a arte.
Abentura liburu bat idatzi du, bere ametsen tintatik. Gehiago jakin
Ikus ere bai...
Gurekin harremanetan jartzeko
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 17:00etara. Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa) Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia