2019ko idazle egonaldia Nekatoenean: Jokin Mitxelena hautatua izan da

2019/07/11

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren bederatzigarren edizioaren karietara, Jokin Mitxelena donostiarra hautatua izan da. Heldu den udazkenean, hilabete batez, idazlea Hendaiako etxe famatuan egonen da "Puka" izeneko xakurraren istorio bat osatzeko. Euskal kultur erakundea partaide da.

2019ko idazle egonaldia Nekatoenean: Jokin Mitxelena hautatua izan da
Jokin Mitxelena © DR

Aurten berriz ere euskal sortzaile bat gerturatuko da Nekatoeneara, udazkenean hilabeteko egonaldia egitera, bertan euskal literatura indartzeko beste urrats bat emanez.

Aurtengoa 9. edizioa da, hiru erakundeen arteko partaidetzan: Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta NEKaTOENEa, Euskal Itsasbazterreko IEZI-ren sorkuntza arloa dena.

Aurten idazle eta idazketa mota ezberdinak izan dira hautagaien artean. Horiek guzien artean, Jokin Mitxelena gipuzkoar ilustratzaile eta idazlea izanen da udazkenean lau astez Nekatoenean instalatuko dena.

Jokin Mitxelena ilustratzaile bezala ezagutu dugu hainbat urtez, baina denboratxo bat bada idazketan ari dela. Nekatoenean eginen duen lau astetako egonaldian, "Puka" xakurraren istorio bat osatzeko proposamena aurkeztu du, 8 inguruko haurrei zuzendua.

GAIA: Puka xakurrrak Pasaia Donibanetik ihes egin eta Hendaiarainoko biderako gertakaera eta abenturak idatzi eta ilustratuko ditu; mendiko bidezidorrak, itsasoko uhainak eta munstroen parajeak zeharkatuz. Donibanen hasi eta Hendaian bukatzen da hortaz, gure historia. Bestalde, Mitxelenak ikastetxeekin lan egiteko aukerak eskainiko ditu ere

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)