Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

2016/07/04

Nekatoenea euskal idazle egonaldiaren seigarren edizioaren karietara, Unai Oiartzun Irundar gaztea hautatua izan da. Idazlea 2016ko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

Badu 6 urte, Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea, eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra (IAEZI) elkarlanean hasi zirela idazle egonaldiak antolatzeko Hendaiako Nekatoenean. Aldiro, idazteko modu bat, estilo bat, pertsona ezberdin bat hautatua izan da.

Aldi huntan, Unai Oiartzun idazle gaztea hautatua izan da. Honek, gazteendako eleberri historiko baten proiektua badu, 1936-1944 urteen artean gertatzen dena. Ihesaldia, erbestea, jende berria, modu berrian bizitzea eta edozein eleberritan bezala, kezka, amodio eta egunerokotasuna izanen dira gipuzkoar gazteak proposatu duen lanean.

Unai Oiartzun

Irunen sortua 1992an, kazetaritza eta idazketan aritu da azken urteotan. Hala nola, Irunero aldizkaria, Txingudi online, Antxeta Irratia, modu ezberdinetako hedabideetan aritu da.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)