Lege oharra
Euskal kultur erakundearen webgunea
www.eke.eus webgunearen argitaratzailea Euskal kultur erakundea da:
Euskal kultur erakundea
Lota jauregia
64480 Uztaritze
Siret zenbakia: 379 325 483 000 12
Europar Batasunaren barruko IFK: FR 09 379325483
APE kodea : 9499 Z
2. Lizentzia - Ikusgarri produktore: 2-1118112
3. Lizentzia - Ikusgarri hedatzaile: 3-1118113
Argitalpen-burua: Johañe ETCHEBEST, Euskal kultur erakundeko zuzendaria
Webgunearen arduraduna : Jakes LARRE, Euskal kultur erakundearen estrategia numerikoaren arduraduna
Euskal Herrian asmatu eta ekoiztu webgunea
Webgunearen egilea: Codesyntax - Azitaingo Industrialdea 3K · E-20600 Eibar (+34) 943 82 17 80 - info@codesyntax.com - www.codesyntax.com
Aterpetzailea: DigitalOcean - 101 Avenue of the Americas, 10th Floor - New York, NY 10013 - digitalocean.com
Jabego intelektuala
Egile eskubideak
Jabego intelektualaren Kodeko L.111.1 eta ondoko artikuluen arabera, www.eke.eus webgunea obra bat da eta Euskal kultur erakundea obra horren egilea.
Webgunea eta webgunea osatzen duten osagai guziak, bereziki irudi finkoak ala animatuak, karta grafikoa, datubaseak, etabar, bakarrik Euskal kultur erakundearenak edo/ta zerikusia duten egileenak dira. Hori dela eta, Jabego intelektualaren Kodeak babesten ditu.
Jabego intelektualaren Kodeko L 122-5 artikuluaren arabera, izan paper gainean edo informatika euskarri batean, orokorki, webgunearen eta bertan agertzen diren obren kopiak, aldaketak edo berriz erabiltzea baimenduak dira bakarrik erabilpen pertsonal eta pribatu batentzat. Horrela, kopia horietan, webgunearen edota multimedia obra horien iturriak agertu beharko du. Halaber, kopia horiek ez diete beste inoren eskubideei kalterik egin beharko.
Edukia beste euskarri batean erabiltzeko edo ustiatzeko (webguneak, sare sozialak, euskarri inprimatuak, etab), hala nola merkataritza helburu batekin, Euskal kultur erakundearen eta zerikusia duten beste eragileen baimena ezinbestekoa da.
Halere, guk sortu eduki batzuk (testuak eta ikonografia) Creative Commons lizentziapean baliatuak izaten ahalko dira, beren eskuragarritasuna egile eskubideen errespetuan bermatua izan dadin lizentzia askeko sistema baten bidez.
CC-BY-SA edo CC-BY-SA-NC aipamenak agertuko dira kasu horretan. Horrek erran nahi du edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitara ditzakezula, egiletza aitortu eta baldintza beretan eginez gero. Izan ere ekoizten ditugun euskal kulturari buruzko edukiak ahalik eta gehien zabaltzea nahi dugu.
Edozoin gisaz gurekin harremanetan sar dudak izanez gero eduki baten berrerabiltzeko unean.
Estekak
www.eke.eus-ek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Euskal kultur erakundeak ez du webgune horietan eskaini eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik.
Bestalde, webgune honek bere edukiarenganako estekak onartzen ditu, baina iturria (https://www.eke.eus) aipatuz. Baimen honek ez du balio eduki polemikoa, pornografikoa, xenofoboa hedatzen duten webguneentzat, edo jendeen sentiberatasuna mintzen ahal duen edozein webgunentzat.
Pribatutasun-politika
Cookie-ak
Erabiltzaileari jakinarazten zaio, webgunea bisitatzean, bere nabigatzailean automatikoki cookie bat sar dakiokeela. Cookie bat, datu bloke bat da. Ez du erabiltzailearen identifikaziorako daturik biltzen, baina webgunean eginen duen nabigazioari buruzko datuak bilduko ditu. Nabigazio programaren ezarpenetan cookien presentziaren informazioa indarrean jar daiteke, baita, nahi izanez gero, errefusatu daiteke.
Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesa
www.eke.eus webgunearen bitartez biltzen diren bisitarien datu pertsonalak 1978ko urtarrilaren 6ko "Informatique et Libertés" lege aldatuaren eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/UE Europear Araudiaren xedapenak segituz tratatuak dira.
Tratamenduaren arduraduna Euskal kultur erakundea da (ikus Lege oharra).
Bilduriko datuak
www.eke.eus webgunean bildu datu pertsonalak, izan berripaperen edo formularioen bidez (harreman-formularioak, kultura eragileen errepertorioan agertzeko formularioa, kultura gertakari bat agendan agertarazteko formularioa), bakarrik webgunearen argitaratzaileari zuzenduak zaizkio. Ez zaio datu pertsonalik hirugarren bati eman edo komunikatuko.
Ondoko datu pertsonalak bil ditzakegu : deitura, izena, helbide postala, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, klikatuak izan diren loturen tasa, irekiak izan diren e-mezuen tasa (berripaperetako harpidedunen kasuan), kokapena, IP helbidea, nabigatzailearen bertsioa, erabilitako plataforma.
Bestalde, zure hobeki zerbitzatzeko, ikusiak izan diren orri kopurua neurtzen dugu, bisita kopurua, bai eta www.eke.eus webguneko bisitarien aktibitatea, hala nola zenbat aldiz itzultzen diren.
Datu hauek www.eke.eus atarian bisitariek idatzi mezuen tratatzeko xedearekin biltzen dira, baita kultura eragileen eta publiko zabalaren arteko harremanen errazteko eta EKEren komunikazioaren hobetzeko ere.
Datuak bi urtez gehienik kontserbatzen ditugu (oharra: kultura eragileen errepertorioari dagokionez, eguneratze bat antolatua da gutienez bi urtetarik behin).
Datuen ikusteko, zuzentzeko, eskuratzeko edo ezabatzeko eskubidea
1978ko urtarrilaren 6ko "Informatique et libertés" lege aldatuaren eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/676/UE Europear Araudiaren arabera, zure datuen ikusteko, zuzentzeko, eskuratzeko eta ezabatzeko, bai eta tratamendua mugatzeko eskubidea duzu.
Bestalde, eskubide osoa duzu, zure datuen tratamendua ez onartzeko.
Nortasun frogagiri baliodun bat erakutsiz, zure eskubideak errespetarazten ahal dituzu Euskal kultur erakundearekin harremanetan sartuz:
- e-mail bidez : dpo@eke.eus
- Postaz : Euskal kultur erakundea - Lota Jauregia - 64480 Uztaritze