EKE-k Ibilki-ren bederatzigarren edizioaren programazioa aurkezten du
Gero eta Herriko Etxe gehiagoren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde eramaten duen politika berritzen du 2021. urteko bigarren sei hilabeteetan. Horrela, agorrilan hasi eta abendura arte, hamar konpainiaren hogei bat emanaldi proposatuak izanen dira Iparraldeko hamar herriko gela ala toki publikoetan. Gure lurraldean barna ibili eta gure artisteengana joateko aukera paregabea, hobeki berriz elkartzeko.
Edizio berri bakoitzarentzat, Euskal kultur erakundeak euskarazko hainbat antzezlan identifikatu eta hautatzen ditu, ondotik lurraldeko hainbat Herriko Etxeeri horietako bat edo gehiago programatzeko proposatuz. Laguntza tekniko eta ekonomiko horren bidez, EKE-k ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren programazioa suspertzea eta sustengatzea du helburu. Ibilki programa 2013an abiatu zen. Hirien interesa piztu eta gero eta gehiago dira horrekin bat egin nahi dutenak. Hori dela eta, 2021. urteko bigarren zatian, Azkaine, Baiona, Bidarte, Biriatu, Ziburu, Hendaia, Maule, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta Hiriburuko hiriek hogei bat ikusgarri eskainiko dituzte.
Egitaraua
- 2021eko agorrilaren 1a, 17:00, Erromano zubia (Azkaine): Bidea, Compagnie Jour de Fête
- 2021eko agorrilaren 14a, 19:00, Eyherraberri auzoa (Donibane Garazi): Bidea, Compagnie Jour de Fête
- 2021eko agorrilaren 23a, 19:00, Les jardins de Bakea Hotelaren baratzeak (Biriatu): Bidea, Compagnie Jour de Fête
- 2021eko irailaren 10a, 21:00, Mendi Zolan gela (Hendaia): Atzerrian Lurra Garratz, Artedrama
- 2021eko irailaren 19a, 17:00, Lizaga Gaztelua (Hiriburu): Bidea, Compagnie Jour de Fête
- 2021eko urriaren 8a, 19:30, Bordagaineko Dorrea (Ziburu): Zuek, Rouge Elea
- 2021eko urriaren 9a, 11:00 & 16:00, Maule Baitha gela (Maule): Kutxetan Ibilki, Compagnie Nanoua
- 2021eko urriaren 10a, 17:00, Harriet Baita karpa (Donibane Lohizune): Amua, Axut!
- 2021eko urriaren 30a, 20:30, Kiroleta gela (Azkaine): Gure Xaharrak, Bonbon Beltz Konpainia
- 2021eko azaroaren 5a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Amua, Axut!
- 2021eko azaroaren 13a, 17:30, Biltoki gela (Azkaine): Iki Mihi Klik, Eleka Konpainia
- 2021eko azaroaren 13a, 21:00, Maule Baitha gela (Maule): Gure Xaharrak, Bonbon Beltz Konpainia
- 2021eko azaroaren 20a, 20:30, La Perle gela (Hiriburu): Amua, Axut!
- 2021eko azaroaren 21a, 17:00, Harriet Baita karpa (Donibane Lohizune): Besteen Kalea, Compagnie Jour de Fête
- 2021eko azaroaren 22a, 10:30 & 14:30, La Perle gela (Hiriburu): Kutxetan Ibilki, Compagnie Nanoua (Ikasleei zuzendutako emanaldiak)
- 2021eko azaroaren 23a, 19:00, Parrokiako sala (Ziburu): Kutxetan Ibilki, Compagnie Nanoua
- 2021eko azaroaren 23a, 20:30, La Luna Negra Kabareta (Baiona): Tomiris, Atx Teatroa
- 2021eko abenduaren 1a, 15:30, Théâtre Antzokia (Bidarte): Lur, Xake Produkzioak
- 2021eko abenduaren 12a, 17:30, Biltoki gela (Azkaine): Besteen Kalea, Compagnie Jour de Fête
- 2021eko abenduaren 16a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Kaskarot, Atx Teatroa
- 2021eko abenduaren 8 & 9a, ordutegia zehaztekoa, Malégarie eskola (Baiona): Besteen Kalea, Compagnie Jour de Fête (Ikasleei zuzendutako emanaldiak)
Xehetasunak
- Ibilki 2021 - Egitarau osoa | agorrila - abendua (PDF)
- Ibilki programa
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)