Jour de Fête konpainia "Besteen kalea"
- 50’
- Denentzat
- Sorkuntza eta taula zuzendaritza: Ludo Estebeteguy, Charlotte Maingé
- Egilea: Marie Jeanne Ammour
- Antzezleak: Alaia Berhonde, Sébastien Desgrans
- Eszenografia, jantziak, osagarriak: Francisco Dussourd
- Argien sorkuntza: Oihan Delavigne
- Itzulpena: Txomin Urriza Luro
Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta, azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko…
«Hasiera batean, istorioa dago; bizitzen dena, ikusten dena, entzuten dena, asmatzen dena, gogoan atxikitzen dena eta ahanzten dena. Eta baita kontatzen dena ere, istorioak bestearekin ustekabean topo egiten duelarik, karrika batean. Orduan, gure buruari zera galdetzen diogu: sinetsi ala ez? Baina, egia jakitea ez bada garrantzitsuena, orduan zer da funtsezkoa? Ororen buru, inportanteena ez ote da bestearekin topo egitea eta bestea ezagutzea?
Xehetasunak
- Txarteldegia: tokian berean bakarrik
- Erreserbak (Herriko kultur zerbitzua): 05 40 39 60 80 / direction.culture@saintjeandeluz.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)