Bonbon Beltz "Gure xaharrak"
- 80’
- 12 urtetik goiti
- Txotxongilo antzerkia
Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du. Egun hauetan bereziki, giroa elektrikoa da. Alde batetik, kartsutasunez beterik, langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira. Bestetik, gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du eta noiz nahi goitik behera kontrolaturik izan daitezke. Artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira eta Solange, taldeko arduraduna, lehertzeko zorian da. Artatzaile pertsonai hauen bitartez, irudimenezko zahar etxe baten ixtorioa kontatuz, gure gizarte osoa hunkitzen duen galdera hau pausatzen dugu : gure xaharrekin zer egiten dugu ?
- Taula zuzendaritza: Maika Etxekopar
- Txotxongiloen fabrikazioa: Battitt Halsouet
- Musika: Bruno Hollemaert
- Txotxongilo zuzendaria: Marion Gardie
- Antzezle maneiatzaileak: Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, Maika Etxekopar
- Idazketa: Bonbon Beltz, Itxaro Borda
- Argi sorkuntza: Gaëlle Fouquet
Xehetasunak
- EKEk animatu Ibilki dispositiboaren barneko programazioaren karietara antolaturiko ikusgarria
- Herriko Etxeko kultur zerbitzua: 05 59 28 18 67 / culture@mauleon-soule.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)