IBILKI programa

IBILKI programaren bidez, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herri guzian euskarazko kulturaren hedapena sustatzeaz eta sostengatzeaz gain, bultzada berri bat ematen dio. Alabaina, herri ezberdinak elkartzen dira euskarazko antzerkiaren, zinemaren, dantzaren edo musikaren aldeko sare aktibo baten osatzeko. Ahalak eta gaitasunak batzen dituzte gaur egungo euskal kulturaren bizitasuna, kalitatea eta aniztasuna ahalik eta jende gehienei erakusteko asmoz.
IBILKI programa
Jour de fête konpainia "Besteen kalea" © DR

Sostengu dispositibo bat euskarazko kultura ipar Euskal Herrian hedatzeko

Iparraldeko Herriko Etxeetako kultura zerbitzuekin izenpetu urte batzuetako partaidetza hitzarmenen bidez, badu urte frango Euskal kultur erakundeak euskarazko ikusgarrigintzaren hedapena suharki sostengatzen duela.

Arte eszenikoen hedapena hobeki laguntzeko eta ipar Euskal Herri mailako egiazko hedapen ibilbide bat osatzeko asmoz euskarazko kulturarentzat, EKE-k Ibilki programa abiatu du 2013an. Urtero hamar bat hiri elkartuz, EKE-k animatu programa honek euskarazko antzerkiaren, zinemaren, dantzaren edo musikaren hedapenean inplikatuak diren eragile horiei kultur sorkuntzetaz iritziak trukatzeko eta beren ahalak eta gaitasunak batzeko aukera ematen die.
Denboraldi berri guziz beraz, sareko kideek egin proposamenak aztertu eta, ikusgarri batzuk hautatuak dira lurraldeko toki ezberdinetan hedatuak izateko.

Hauek dira EKE-k eta bere partaideek Ibilki programaren bidez finkatu helburuak:

  • euskarazko kulturaren hedapena sostengatzea lurraldean;
  • euskarazko kulturari dinamika berri bat ematea;
  • euskarazko kulturaren publikoa berritu eta garatzea;
  • euskarazko kulturaren programatzaile sare bat sortzea lurraldean.

Orain arte partaide izan diren herriak

  1. Ainhoa
  2. Angeluko hiria
  3. Arrosako herria
  4. Azkaineko herria
  5. Baigorriko herria
  6. Baionako hiria
  7. Bastidako hiria
  8. Beskoitzeko herria
  9. Bidarteko hiria
  10. Biriatuko herria
  11. Donapaleu
  12. Donazaharreko herria
  13. Donibane Garaziko herria
  14. Donibane Lohizuneko hiria
  15. Hendaiako hiria
  16. Hiriburuko hiria
  17. Kanbo
  18. Larresoroko herria
  19. Mauleko hiria
  20. Miarritzeko hiria
  21. Sara
  22. Senpereko hiria
  23. Urruñako herria
  24. Ziburuko herria

Gehiago jakin