Eleka "Iki mihi klik"

Eleka "Iki mihi klik"
  • 50’
  • Denentzat
  • 6 urtetik goiti
  • Taula zuzendaritza: Maika Etxekopar
  • Antzezleak: Jokin Irungaray, Kattalin Sallaberry
  • Musika: Jokin Irungaray

Bi dekore muntatzaile taula gainerat agertzen dira. Etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzen dute, bainan egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera, ipuinak jin ipuinak joan, dekoreak forma hartu arau bi teknikariek irudimenezko mundu batean bidaiarazten gaituzte. Bainan ixo ! Lekua utz dezagun; artistak hor dira!

Ikuskizuna mundu zabaleko eta Euskal Herriko ipuinez osatua da biziaren hitzordu haundiak, sendimenduak eta baloreak bezalako gaiak hunkituz. Ixtorio bakoitzak funtsezko gai desberdin bat hunkitzen du, hala nola haurtzaroa, heriotza, emantzipazioa, maitasuna, beldurra, kemena, elkartasuna…

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)