Daniel Landart, kantu idazle
Kantuarekin ukan duen harremana aipatzen digu hemen Daniel Landart idazleak (1946, Donoztiri), batez ere ERROBI taldearentzat idatzi dituen kantuen hitzen testuingurua azalduz.
Irakur ere Berria egunkarian 2024ko apirilean agertu elkarrizketa: "Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal Herrian".
Lekukotasun zatiak
-
Aita kantari
Betidanik entzun hitzak…
Ikusten duzu goizean, edo Salamancara nindoalarik…
Betidanik entzun hitzak…
Etxean berean baikenuen guk kantari arraroa: aita.Aita kantuz hasten zelarik, beste gizon bat bilakatzen zen. Aurpegia argitzen zitzaion, bozkarioa hedatuz. Xaramelatzen zituen melodiek, aldiro, airosten gintuzten.
Urrunago joan -
Zuzenean
Eñaut Etxamendi eta Manex Pagola
Aitaren ondotik, Eñaut Etxamendi eta Manex Pagola izan ziren zuzenean entzun nituen lehenbiziko euskal kantariak.
Urrunago joan -
Gazteri berria
Mixel Labeguerie
Mixel Labeguerie "euskal kantagintza berriaren aita", hura ez nuen egundaino jendaurrean kantatzen ikusi. Baina hark idatzitako Gu gira Euskadiko gazteri berria, garai hartako gure himnoa zen!
Urrunago joan -
Mikel Laboa
Kantaldiak
Hitz berri bat agertu zitzaigun: KANTALDIA.
1970. hamarkadaren hasieran, lehenbiziko kantaldiak abiatu ziren, Iparraldeko kantariei Hegoaldekoak juntatzen zitzaizkiela.
Behin, Mikel Laboari Zure begiek ene maitia poema utzi nion, musikatu eta grabatu zuena.
Urrunago joan -
Bertze batekilan
Duhalde anaiak
Kantaldietan ezagutu nuen Robert Duhalde uztariztarrak aurkeztu zidan bere anaia Anje, El Fuego taldean bateria jotzen zuena.
Duhalde anaiekin lagun bilakatu nintzen. Robert antzerkian hasarazi nuen eta Anjek bi poema musikatu zizkidan: Euskadi eta Bertze batekilan.
Urrunago joan -
Goizero
Anje Duhalderen lehen diskoa
Anje Duhaldek bere lehen diskoa, 1974an plazaratu zuen Goizero eta Bertze batekilan nire bi testurekin.
Urrunago joan -
Errobi taldea
Langileria eta abertzaletasuna
Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikariek sortu zuten lehenik ERROBI bikotea, gero taldea bilakatu zena. Nik, harremanak, bereziki Anjerekin neuzkan. Testuak proposatzen nizkion, langileria eta abertzaletasuna aipatzen zituztenak.
Urrunago joan -
Nagusiaren negarrak
Eskulangilea
Aprendizgoa hamalau urtetan hasirik, hogeita hiru urtez lan egin nuen hiru inprimategi desberdinetan. CGT sindikateko kide nintzen. Hiru asteko greba egin genuen 1968an, inprimategia gau eta egun okupatuz. Sei nagusi ezagutu nituen. Haietarik bat kapitalista zen, Autobide Sozietateburua. Hark zigun, preseski, galdetzen gure lanpostuen "salbatzeko" indar gehiago egin genezan.
Urrunago joan
Orduan idatzi nituen Nagusiaren negarrak eta Lantegiko 10 manamenduak. -
Kooperatibak
Nagusiak
Ez ditut nagusi guztiak zaku berean sartzen. "Lana Euskadin" nahi badugu ekonomia mailan arriskuak hartzen dituzten jendeak beharrezkoak zaizkigu. Arrasateko kooperatiba sistema lan molderik egokiena zitzaidan. Goizero kantuan erran bezala: "Gure lantegian egiten dena, Izan dadila gu guztiena!" Partzuergoaren bidez.
Urrunago joan -
Abertzalea
Zazpi probintziak
Hamar urtez egon nintzen Enbata mugimenduan (1964-1974). Jakes Abeberry eta Jean-Louis Davant izan ziren nire bi maisu paregabeak.
Euskalduna nintzelako kontzientzia hartu nuen. Euskal Herriko 7 probintzietako herrien eta jendeen ezagutzen hasi nintzen.
Urrunago joan -
Nora goaz?
Errealitate latza
Garai hartan, Zuberoa eta Baxenabarre jendeez husten ari ziren. Langabeziagatik, gazteak, Paris aldera zihoazen.
Lantegi berrien beharra aldarrikatzen genuen, denbora berean turismo gehiegia salatuz. Kanpotarrak, barra-barra, hasi ziren lurrak eta etxeak erosten. Gero eta argiago ikusten genuen Euskaldunak, Euskal Herrian, gutxiengoan sartzen ari ginela!
Iparraldeko errealitate latzean oinarritzen dira Gure zortea, Perttoli, Nora goaz?, Kanpo, Gazte, ez diat erranen kantuen hitzak.
Urrunago joan -
Garaiko kezkak
Antzerkian ere
Talde desberdinek antzeztu zizkidaten nire antzerkiek ere garai hartako kezkak aipatzen zituzten:
- Bai ala ez? (1970)
- Noiz? (1971)
- Etxegabeak (1972)
- Hil biziak (1974)
- Xuri gorriak eta… (1975)
- Ama (1979)
Kantuen hitzez argibideak
-
Errobi
Hizkuntza eta mezua
ERROBI taldearen musika mota, hasieran, franko berezia zitzaidan, rock estiloa guti ezagutzen bainuen. Baina aski aise jarri nintzaion.
Preziatzen nuen Anje Duhalde eta Mixel Ducau kantariek hitzak ongi ahoskatzen baitzituzten eta musikak ez baitzituen estaltzen.Hizkuntza eta mezua, alabaina, garrantzitsuak zitzaizkidan.
Urrunago joan -
Aitarik ez dut
Euskal Herria eta Euskadi
Niretzat, Euskal Herria, ama da. Betikoa, euskaraduna, bihotz-bihotzekoa.
Euskadi, aita da. Hautu politikoa. Zazpi probintziek osatu Estatua. Beste erresumetan bezala, aberria Estatu bilakatua.Hara zergatik "Aitarik ez dut" kantuan idatzi nuen: "Aita bat ukanen dugunean, ama biziko da".
Urrunago joan -
Telebista
Telebista euskararentzat galgarria
Valéry Giscard-d’Estaing (1974-1981), "populuari hurbilago izan nahiz", telebistan agertzen zitzaigun sutondoan mintzo...
Telebista izan zen berrikuntza harrigarria, baina euskararentzat galgarria!Eskerrak Euskal Telebista egun osoan badugula!
Urrunago joan -
Hi
Euskal iheslariekin
Frankismoaren azken hamarkadan, iheslariak Baionan gurutzatu nituen. Batzuekin lagun bilakatu nintzen. Xabier Elosegi eta Mikel Urteaga tolosarrek asko irakatsi zidaten: batak euskal historiaz, besteak klase borrokaz.
Euskal iheslarien sostenguz antolatu manifestazioetan parte hartzen nuen. Sinesten genuen Franco hil orduko Hegoaldeak independentzia lortuko zuela eta iheslari ohiek lagunduko gintuztela Iparraldea askatzen. Haien miresmenez idatzi nuen Hi.
Garai hartako itxaropena: "Euskal Herri batua, mugagabeko Europa federalistan!"
Urrunago joan -
Txileko langileria
Txileko sarraskiak gogoan
Salvador Allende sozialista, 1970ean, Txileko lehendakari hautatu zuten.
Baina 1973ko irailean, Augusto Pinochet jeneralak Estatu kolpe bat egin zuen eta haren diktaturak sekulako sarraskiak egin zituen.
Urrunago joan