Euskal musika eta koru kantua: partiturak eta soinu fitxategiak

Zonbait musikarik nahi izan dituzte beren partiturak Euskal kultur erakundearen webgunean denen eskura jarri, besteak beste koru kantuaren garapenaren sustatzeko.

Hona hemen Jo MarisFrédéric Sorhaitz, Jean Curutcharry fondoetan baita gaineratekoetan (Jacques Ballue, Mario Gachis, Philippe Mendes, Giovanni Prinelli, Jean-Christophe Rosaz, René Zugarramurdi...) diren partituren zerrenda.

Garrantzizko zehaztasunak

  • Funts honen helburua ez da Errenteriako (Gipuzkoa) Eresbil musikaren euskal artxiboaren musika mediatekaren erreplika izatea. Funts honen lehen helburua eta abantaila kantu bakoitzaren soinu fitxategia entzun ahal izatea da, errepertorioa osatzeko gisan. Kantu bat bertsio ezberdinetan entzuteko aukera, laguntza baliosa da hautu baten egiteko. Funtzio horrek gordetuak diren altxor batzuk deskubritzeko parada eskaintzen du.
  •  Bai jatorrizko bertsioetan, bai transkripzioetan ere, soinu fitxategiak erosoago entzun ahal izateko, batzuetan nabardura, tempo eta iraupen batzuk interpretazio hoberenetan oinarrituz hautatuak izan dira. Hautu horiek soinu fitxategiak erosoago eta hobeki entzun ahal izateko eginak izan dira. Adibidez, jatorrizko bertsioan temporik ez delarik agertzen, bat aukeratu behar izan dugu, erritmoak mantsotuak izan direlarik ere (lan artatsua).
  • Ondorioz, funts honen nahia ez da jatorrizko fitxategien kopia zehatzak hedatzea (musikagileek dagokien funtsean hedatzen dituzten obretaz aparte). Bertsio bat entzun eta hautatu ondoan, internautak du Eresbil musikaren euskal artxiboaren katalogoaren bidez hedatua den jatorrizkoa (gehienetan eskuz idatzia) eskuratu beharko.
  • Funts horretan jatorrizko bertsioak badira (konposaketak eta moldaketak), anitzetan ezkuizkributan oinarrituak) eta transkripzioak (jatorrizko partitura baten egokipena, kantari talde jakin batentzat egina).
  • "Transkripzio" hitzak erran-nahi ezberdinak ukan ditzake: polifonia instrumental baten egokipena koru batentzat; hastapen batean ahots berdinentzat idatzi kantu baten egokipena koru misto batentzat, eta alderantziz ; kantu baten egokipena jatorrizko partiturak baino ahots guttiagorentzat ("murrizketa" bat da orduan). Kasu guzietan, kontua da partitura bat egokitzea koru mota jakin batentzat, bere ezaugarrien arabera. Definizioz, kantu baten transkripzioa ez da berdina transkripzio-egile batetik bestera. Gerta daiteke transkripzio-egile batek harmonizatzea jatorrizko orkestra zatia kontutan hartuz osatzea. Partitura batzuendako, "transkripzio" hitza gaizki baliatua izan daiteke, kopia edo edizio lan baten izendatzeko. Indexazioak akats hori zuzendu du.
  • "Murrizketa" bati esker, koru batek partitura bat balia dezake, murriztua izan gabe hastapenetik pentsatu ahotsen kopurua edo motagatik balia ezina litzaiokelarik. Adibidez, 4 ahots mistorendako kantu bat 3 ahots berdinentzat murrizten da, edo ahots gehiagorentzat pentsatu kantu bat 4 ahots mistora.
  • Azpiko zerrenda alfabetikoan, izenburu bakoitzaren ondotik musikagilearen izena agertzen da (melodia + harmonizatzea), edo moldatzailearena (harmonizatzea bakarrik). Kasuen arabera, "musika" hitzak melodia izendatzen du, ala melodia eta moldaketa. Bereizketa ez baldin bada egina, biak izendatzen ditu. Autorearen (testuaren sortzailea), melodiaren sortzailearen edo kantagilearen (hitzen eta melodiaren sortzailea) izena jakiteko, partitura ireki behar da. Kasu batzuetan, musikagilea, bai hitzen, bai musikaren (melodia), bai eta moldaketaren (harmonizatzea) sortzailea izan daiteke.
  • Partitura batzuek argibide ez xuxenak edo okerrak badituztelarik, indexazio lanak zuzendu ditu. Melodiaren sortzailea ez delarik ezagutzen, ematen den lehen izena moldatzailearena da. Ahozko tradizioko kantu herrikoi anitzen kasua da.
  • Gerta daiteke kantu batek izenburu ezberdinak izatea edo melodia batetik kantu ezberdinak sortzea. Kasu horietan, melodia beretik sortu izenburu ezagutu guziak parentesia artean gehituak izan dira kantuaren izenburuaren ondotik. Beste izenburuetan egin bilaketa batek emaitza gehiago emanen ditu. Bakanago, baliteke izenburu bera melodia ezberdinei eratxikia izatea.
  • Partituren hautaketa, egokitze eta sareratze lan hau Iparraldeko Abesbatzen Elkarteak ahalmendu jende batzuek egiten dute. Dagokion partitura hedatua izan dadin nahi ez duten kantu baten jabego intelektualaren eskubidedunak gurekin harremanetan sar daitezke. Partituren hautaketa egina den bezala, ontsalaz horrelako kasuak salbuespenak dira.
  • Aurkeztu partiturak editatzen eta sareratzen dituzten jendeekin harremanetan sartzeko, milesker partiturak@eke.eus helbidera idazteaz.