17 urtetan hasi da euskaraz idazten Daniel Landart. Hogoi urtez jardun du euskal antzerkigintzan (1965-1985): jokolari gisa (zortzi aldiz), sortzaile gisa (14 obra), eta hamabost bat obratan taula zuzendari gisa. Antzerkilarien Biltzarra sortzen du 1967an Baigorrin eta suharki parte hartzen du 1977an Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra elkartearen sortzean, Urnieta, Gipuzkoan.
Liburuak, artikulua idatzi eta kantuak ondu ditu ere Daniel Landartek. Bestalde ere, 1965etik 1974ra azkarki esku hartu du Enbata talde politikoaren aktibitateetan. Gehiago jakin
Musikaren zale handia izanik (lehen bateria 15 urtetan erosi zuen) Anje Duhalde, ikasketak utzirik eta, 1967an, El Fuego euskal orkestra (euskal kantuak errepertorioan sartu zituen lehen taldea) famatuaren bateria-jotzaile bilakatu zen. Orkestrarekin zuen engaiamenduak ez zion eragotzi kantari-musikari karrera hastea, 1970eko hamarkadaren hastapenean (lehen diskoa 1973an atera zuen) eta batez ere Mixel Ducau-rekin batera Errobi taldea sortzea. Errobi euskal rockaren aitzindaria izan zen (1974tik 1985era, bost disko). Gehiago jakin
1968tik 1974ra, Mixel Ducauk Euskal Herriko eta Biarnoko hainbat dantza-orkestratan jo zuen (Donibane Lohizuneko Pannetier, Daniel Durand, Paueko Georges Prater, El Fuego). 1974an Anje Duhalderekin (El Fuegoko bateriajolea) Errobi taldea sortu zuten. Ipar Euskal Herriko lehen rock bikotea izan zen. Errobi 1974tik 1980ra aritu zen eta 5 disko atera zituen (1974an, 1977an, 1978an, 1979an, 1985ean). Gehiago jakin