Hitzaditza 2013
Hitzaditza diktaketaren 8. edizioa iragan zaigu maiatzaren 25ean giro biziki goxoan.
AEK-k eta Euskal Kultur Erakundeak eskuz esku antolatu euskarazko diktaketan hirurogei parte hartzaile inguru bildu dira Baionako San Andreseko IUTan.
Aurtengo ediziorako EKE-ren "Hogei'ta" programaren karietara bildu diren testu berriak irakurriak izan dira: Fernando Morillo idazlearen testu bat eta "Irudimena" sormen lehiaketaren karietara saristatu ziren Charlotte Chorhy-ren eta Battitt Crouspeyre-ren bi testu.
Hiru sailetan banatu dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak eta 13-17 urte arteko gazteak.
Yvonne Arrossak, Peio Berhocoirigoin-ek eta Gaxuxa Elhorga-k irakurri dituzte diktaketak.
Zuzenketak, berehala eginak izan dira eta irabazleen izenak jakinaraziak eguerdi aldera. Banatuak izan diren sariak beti ere kulturari lotuak dira (liburu elektronikoak, DVDak, liburuak...).
Hona hementxe, sail bakoitzeko sarituak zein izan diren:
Gazteen sailean - 13-17 urte
(Fernando Morillo-ren testua - Abbadiaren sekretua)
- Ibai Elizagaray Sallaberry
- Maia Iribarne
- Ainhoa Dubrana
Euskara Ikasleen sailean
(Charlotte Chorhy-ren testua - Entzun, entzun txalaparta...)
- Peio Dibon
- Muriel Platero
- Nelly Senderain
Euskaldunen sailean
(Battitt Crouspeyre-ren testua - Harrizkoa)
- Mari Joxe Azurtza
- Aurélie Estomba
- Pettan Andueza
Zorionak eta txalo bero bat bai aurtengo irabazleei baita parte hartzaile guzier!!!