Bilatzailearen gida
Euskal Argentina elkarteak aholku batzuk eskaintzen dizkizue Apheça erregistroen datubasean bilaketak egiteko.
Apheça emigrazio agentearen artxiboetan zuen familiako ahaideren bat bilatu aitzin, beharrezkoa da xehetasun hauek kontutan hartzea:
-
Guillaume Apheçak bere gisan idazten zituen izen-abizenak. Transkribapena egiterakoan, idatziak ziren bezala utziak izan dira : horretarako, idazkera ezberdin guziak saiatu behar dira. Adibidez, Oyhénart, Oihénart, Oyénart, etabar ; Harçuby, Arçuby, Harçouby, etabar.
-
Ez da bakarrik kontutan hartu behar bilatzen den pertsonaren sorterria. Askotan, abiatze momentuan, lanean ari zen edo bizi zen herriaren izena idatzia baita. Herrien izenaren idazkeraren aldetik, gaurko ereduen arabera idatziak izan dira.
-
Erregistroen zerrendan bilatzen den pertsona agertzen baldin bada, ez du horrek erran nahi emigrantea zela, bidaiari arrunta edo merkatari izaiten ahal baitzen.
Dena den, Apheça erregistroetan aurkitzen den pertsonaz segurtamen osoa ukaiteko, hobe da ahal bezainbat informazio kurutzatzea (erregistro zibilako aktak, armadako erregistroak, notariakoak, etabar).
Xehetasun eta laguntza gehiagorentzat, harremanetan sartu Euskal Argentina elkartearekin.