Pertsona batzuen fitxan izen-abizenak, untziaren izena edo herriarena manera bitxi edo berezi batez idatziak dira. Guillaume Apheçaren erregistroak numerizatu dituelarik, Euskal Argentina elkarteak hitzen ortografia errespetatu du, hots agentearen idazkera. Idazkera horretan aurkituko dituzuen bitxikeriak kontutan hartu beharrak dira zuen bilaketan.
XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu sarean dauden "Euskaldunen Argentina" erakusketaren edukiek.