Apheça erregistroen sareratzea: partaideak

Euskal kultur erakundea, Euskal Argentina eta Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkarteek, Guillaume Apheça emigrazio agente euskaldunaren artxiboak sareratzeko xedea partzuergoan obratu dute, hauen bertsio egokitu bat zabalduz www.eke.eus atarian.

Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak

Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkartea Guillaume Apheça agentearen erregistroen jabe da.

Arbotiko Jean-Claude Massondok artxibo horiek aurkitu zituen, Behaskane-Laphizketa Lederna etxea erosi zuelarik, eta historia elkartearen esku utzi.

Elkarteak, Euskal kultur erakundea baimentzen du Apheça fondoa bere bertsio egokituan interneten zabal dezan, www.eke.org atarian, irabazi asmorik gabe.

Euskal Argentina

1996an sortu den elkarteak Ipar Euskal Herritik Hego Ameriketara, eta bereziki Argentinara eta Uruguai-era, joan diren euskaldun familien harremanak sustatzen ditu.

Euskal Argentina-k Apheça erregistroen ikerketa sakon bat eraman du, bereziki eskuizkribuak transkribatuz. 1856 eta 1913 artean Argentinara atzerriratu diren 15 000 bidaiarien izenak zerrendatu ditu.

Datu garrantzitsu hauek publikoaren esku uzten ditu www.eke.eus atariaren bidez, Euskal kultur erakundeari laguntza eskatuz eta honen gaitasun teknikoak baliatuz, Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkartearen baimenarekin.

Euskal kultur erakundea

logo_eke.jpg
logo_eke.jpg
1990ean sortua den Euskal kultur erakundea, Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak eta Euskal Argentina partaide dituen elkarteen zerbitzuko eman da, Apheça fondoaren datubasea interneten jarriz, www.eke.eus bere atarian, ahal bezain publiko zabala hunkitzeko gisan.

EKE-k laguntza ekartzen die alor teknikoan. Datubasearen 15 000 atzerriratuen izenen artean, edonork informazioak xerkatzen ahalko ditu (herria, izen-deitura, abiatze data, etab.), bilaketa motore baten bidez.

Apheça fondoa, Ipar Euskal Herrian aurkitu diren emigrazio agente baten artxibo bakarrak dira. Erregistroen bertsio egokitu honek balio handia dauka, XIX. mende erditsutarik XX. mende hastapen artean, atzerriratu diren euskaldunetaz hainbat xehetasun aberasgarri eskaintzen baitizkigu.