Apheça eskuizkribuen transkripzioa
Apheça agentearen artxiboek informazio garrantzitsuak eskaintzen dizkigute.
Horien artean, 1856-1913 artean Argentinara joan direnen atzerriratuen zerrenda, zazpi erregistrotan bildurik.
Euskal Argentina elkarteak eskuizkribu hauek artoski numerizatu ditu.
Lekukotasun adierazgarria
Agentearen dokumentuetan, nahas-mahas, kaierak, klasoreak, gutuneria, orri libreak, hots xehetasun ugari aurkitu dira.
Zazpi liburutan, euskaldun eta biarnesen atzerriratuen itsasontziratzeak zerrendatu zituen Guillaume Apheçak.
Kasik 15 000 emigrante, gehienak Baxenabarretik eta Zuberoatik, Argentinara bideratu ditu Guillaume Apheçak Jean bere anaiaren kolaborazioarekin.
Nabigazio metodoen modernizatzeak eragina ukan zuen emigrazioan. XIX. mende erditsuan, agentziak biderkatu ziren.
Euskal Herrian, Baionako Apesteguy agentzia, 11 agenteekin, handiena zen. Donibane Garazin, Etchebarne agentziak 2 agente zeuzkan. Heien artean, konkurentzia bazen.
Nahiz nabigazio baldintzak hobetu, batez ere bidaiaren iraupenean bela-untzitik bapore-untzira pasatu zirenean, biziki gogorrak gelditzen ziren.
Gehiago jakin:
- Euskal Argentina erakusketa.
Eskuizkribuen transkripzioa
Euskal Argentina elkarteak erregistroen datu guziak Excel taula numeriko batean kopiatu ditu.
Bidaiari bakoitzarentzat, informazio hauek agertzen dira (batzuetan hutsik geratzen direnak):
- Erregistroaren zenbakia
- Abiatze data
- Jatorrizko herria
- Izen-deitura (batzuetan sortizena neskentzat)
- Adina
- Sexua
- Emigranteen kopurua
- Emigranteen arteko familia harremana (adibidez, aita, ama, haurrak)
- Ordainketa
- Ordaintzekoa
- Ordainagiria
- Kreditua
- Hartzekoa
- Ordainketa epeak
- Apheça agentearen notak
- Itsasuntziaren helmuga
- Agentearen edo azpi-agentearen izena
- Itsasuntziaren izena
- Abiatze portua
- Untziaren kapitaina
Adibide bat:
1866an, Amorotze-Zokotzeko Sangla familia atzerriratu da, Bordeletik, "Saint-Jacques" untzia hartuz (Hiriart kapitain). Jean aita, Marie ama eta 3 haur (8, 4 eta 2 urtekoak). Bidaiaren dirua zor dute (300 + 300 + 450), Apheçak aitzinatu diena eta Rodes & Hiriart bitartekariek, Argentinan, eskuratuko dutena.
Transkripzioaren sareratze egokitua
www.eke.eus atarian, datubase bat sortu da, urririk galdezkatzen dena.
Jatorrizkoaren bertsio egokitu bat da. Publikoak, erregistroen datuen parte bat eskuratzen ahal du, hala nola informazio hauek:
- Erregistroaren zenbakia
- Erregistroan emigranteak dakarren zenbakia
- Izen-deitura (batzutan sortizena neskentzat)
- Sexua (baliagarri dena, izena ez delarik idatzia edo argi ez delarik)
- Abiatze data (edo ordaintze data)
- Jatorrizko herria (edo emigranteak duen bizilekuaren herria abiatzean)
- Familia harremanak (beste emigranteekin)
- Itsasuntziaren izena
- Abiatze portua
Bilaketa bat abiatu baino lehen, aholku batzuk bilatzailearen gidan.
Xehetasun gehiago nahi duenak, Euskal Argentina elkartearekin harremanetan jartzen ahal da.