Xilaba 2014: Silabaz Xilaba
"Laugarren Xapelketak erakusten du bidean segitzen dugula geroz eta segurrago" zion Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteburuak 2014ko edizioa aurkezterakoan.
Lehenaren distiratik edo bigarrenaren xarmatik haratago, baina bidean berme, etsitu gabe, urraska beti aitzina, emeki baina segurki. Silabaz silaba bertsoa osatu arte.
Amets Arzallus Euskal Herriko xapelduna gabe, 18 bertsularik parte hartuko dute: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Mixel Etxekopar,Sustrai Colina, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ortzi Murua,Patxi Iriart, Ramuntxo Christy.
Gai-jartzaileak: Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maia Etxart, Maiana Irigoien, Maider Etxart eta Pettan Prebende.
Epaileak: Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soulé, Erik Etxart eta Lierni Elortza.
Hiru kanporaketa:
- Muskildin, urriaren 4an (Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina, Xan Alkhat)
- Senperen, urriaren 11a (Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua)
- Aiherran, urriaren 18an (Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy)
Finalerdiak:
- Larresoron, urriaren 26an: Maddi Sarasua, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Sustrai Colina, Xan Alkhat, Xumai Murua. Sustrai irabazle, zuzenean finalera sailkatua.
- Aiziritzen, azaroaren 2an: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy. Eneritzek irabazi saio ondoren, finalerako seikotea ezagutu da
Finala: Baionan, azaroak 15ean, Lauga gelan: Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua.
Sustrai Colina garaile izan da eta Txomin Ezpondak jantzi dio xapela. Odei Barrosok eraman du kantakera ederrenaren eta aberatsenaren "Txato" saria, Aitor Renteria zenaren omenez lehen aldiz banatua izan dena.
Gehiago jakin: