Maddi SARASUA
IZEN-DEITURAK: SARASUA LASKARAI, Maddi
SORTEGUNA: 1995
SORLEKUA: ITSASU (Lapurdi)
OFIZIOA : ikasle
BIZILEKUA : ITSASU (Lapurdi)
MOTA : bat-bateko bertsuak
BIOGRAFIA :
Aitor Sarasua (Aretxabaleta, 1967) bertsulari ezagunaren eta Maiana Laskarai itsasuarraren alaba, 11 urterekin hasi da bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan.
Karlos Aizpurua, Patxi Hiriart eta Kexux Arzallus izan ditu bertsu erakasle. Gero, Baiona lizeoko bertsu eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrika.
Eskolarteko txapelketetan, Hernandoren Sariketan, parte hartu izan du, bai eta XILABA xapelketan 2012tik. Azken honetan sailkapen ona lortu ondoan, 2013ko Euskal Herriko bertsolari txapelketan parte hartu du, lehenengo aldiz, bertsulari gazteena zagola.
BERTSU TXAPELKETAK
- Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa 2011: 2.
- Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa 2012: xapeldun
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa 2012: xapeldun
- Xilaba 2012: finalista
- Xilaba 2014: finalerdiak
- Txapelketa nagusia 2013: kanporaketa