Miren ARTETXE
IZEN-DEITURAK: ARTETXE SARASOLA, Miren
SORTEGUNA: 1985/06/06
SORLEKUA: LASARTE (Gipuzkoa)
OFIZIOA: Bertsu irakasle, ikerlari
BIZILEKUA: HENDAIA (Lapurdi)
MOTA : bat-bateko bertsuak
BIOGRAFIA :
Miren Artetxe bertsularia bertsu eskolako irakasle, bertsu-udalekuetako begirale eta Bartzelonako Euskal Etxeko irakasle aritu izan da. Euskal filologia ikasi ondoren, Bartzelonan segitu ditu ikasketak Hizkuntzalaritzan. Batez ere soziolinguistikaz interesaturik, Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka eskuratu du 2012an, "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak" ikerketa lanaren egiteko.
Bertsularitzan lehen urratsak etxeko giroaren eraginez egin ditu. Aita bertsuzale zuen eta aitatxi gai-jartzen eta epaile gisa aritua. Hitzetik Hortzera telebista emanaldiak ere eragina izan zuela dio. Ernest Alkhat ikastoletan ibili zen bertsua zer zen azaltzen eta orduan sartu zitzaion Mireni gogoa eta griña.
Gero, Karlos Aizpuruarekin Oiartzunen egon zen bi urtez eta gero berriz Iparraldean. Kantukide ohikoenak: Amets Arzallus, Xumai Murua, Sustrai Colina, Jon Martin, Ander Lizarralde, Arkaitz Goikoetxea.
Bertsu-eskolako irakasle izan da Hendaian (2002-2003) (2003-2004) bai eta Urruñan ere 2013ko lehen bi hiruiletan. Xenpelar (2002) eta Lizardi (2004) sariak irabazi ditu. Iparraldeko eskolarteko txapelketa bai eta Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartu du, halaber XILABA xapelketan, finalista izanez bi aldiz. Euskal Herriko Txapelketa nagusian parte hartu du lehen aldiz 20 urte zituelarik, 2005an, lau urte beranduago ere.
BERTSULARI TXAPELKETAK :
- Euskal Herriko Eskolarteko VIII. Txapelketa 1996: finalista (txikien mailan)
- Euskal Herriko Eskolarteko IX. Txapelketa 1997: finalista (txikien mailan)
- Euskal Herriko Eskolarteko X. Txapelketa 1998: txapeldun orde (txikien mailan)
- Euskal Herriko Eskolarteko XI. Txapelketa 1999: finalista (txikien mailan)
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1998: txapeldun-orde
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1999: txapeldun
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 2000: parte hartzaile
- XILABA, Iparraldeko txapelketa 2008: finalista
- XILABA, Iparraldeko txapelketa 2010: finalista
- Nafarroako txapelketa 2003: finalista
- Txapelketa Nagusia 2005: azken laurdenak
- Txapelketa Nagusiko Iparraldeko kanporaketa 2005: 2.
- Txapelketa Nagusia 2009: kanporaketa
BAT-BATEKO-SARIKETAK :
- Bagare saria 2003 : finalista
- Lizardi saria 2004: txapeldun
- Mattin saria 2000: finalista
- Oiartzungo taldekako sariketa 2000: txapeldun (taldeka)
- Oiartzungo teldekako sariketa 2001: txapeldun (taldeka)
- Osinalde saria 2003: entzulearen saria
- Urkabustaiz saria 2004: bigarren
- Xalto saria 1998: finalista
- Xenpelar saria 2002: txapelduna
BERTSU PAPER LEHIAKETAK :
- Manuel Lekuona 1998 : 2. saria (gazte maila)
- Manuel Lekuona 1999 : 3. saria (gazte maila)
- Okelar 2001: txapeldun (gazte maila)
Gehiago jakin
- Elkarrizketa (2014ko iraila): "Bertsolaritzak tokia utzi behar du kulturako beste arloei ere"