Topaketak, gogoetak eta irakurgaiak
Etnopoloaren topaketa, gogoeta eta egitasmo desberdinei lotu dokumentuak.
Topaketak
Euskal etnopoloaren "Hizkuntzak eta jendarteak" ikerketa programa berriaren karietara, FrancophoNéA, Euskal kultur erakundea eta Bordeleko Montaigne Unibertsitatea (euskal etnopoloaren baitan), Calandreta de la Dauna-rekin antolatutako ikerketa eguna Pessac-en.
Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak (UMR Passages) euskal etnopoloaren labelaren baitan eta Baionako euskal museoaren partaidetzarekin, Kultura ministeritza, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin Les Réveillées mintegi ibiltariaren bosgarren bilera antolatu zuten.
Frantziako Ikerketa eta Politika Zientifikoaren Gidaritza Sailak (Département du Pilotage de la Recherche et de la Politique Scientifique, Kultura ministeritza), Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak Etnopoloen topaketak antolatu zituzten 2020ko martxoaren 9-10ean, Baionan, "Ondareak eta sorkuntza: etnologiak polinizaturik" lemapean.
Egitasmo bereziak - Trukaketak
Zapat(ha)ri (2021)
2019 eta 2021 artean, Etnopoloa labelaren baitan, Euskal kultur erakundea eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola, Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari deitu ikerlari/artista/biztanle egonaldi proiektua lantzen ari izanak dira.
Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS), DRAC Akitania-Berriko kultur ekintzen zuzendaritzarekin partaidetzan, Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera izeneko proiektua eraman dute. Limousin eta Euskal Herriko artisten arteko topaketa bat zen.
Partaidetza hitzarmen baten karietara, Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunak eta Euskal kultur erakundeak, ahozkotasunaren eta idazkera garaikidearen prismaren bidez beren lurraldea behako gurutzatu batekin kontatzea proposatu zieten bi kontalari profesionalei: Vienne departamenduko Michèle Bouhet-i, eta Euskal Herriko Koldo Amestoy-ri.
Gogoetak
Euskal kultur erakundeak "Ondarea & Sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu zen 2017an.
"Euskal etnopoloa" hitzarmenaren izenpetze ekitaldia 2017ko ekainaren 23an iragan zen Baionako Arteen hiria izeneko goi-mailako arte eskolan. Karia hortara Gérard Lenclud antropologoak komunikazio bat egin zuen (CNRS-eko ohorezko ikerketa zuzendaria eta Pariseko Frantziako Kolegioan, sozial antropologiaren Laborategiko kidea).
Euskal kultur erakundeak "Tradizioa & Sorkuntza" lemaren inguruko mintzaldia antolatu zuen 2016ko ekainaren 3an, Baionako fakultatean, gaia ikertu duten aditu batzuen presentzian.
Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan "Ondarea & Sorkuntza" gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren.
2015eko urtarrilaren 24an, Senpereko Larreko gelan, hogeita hamar bat pertsona bildu ditu EKE-k "Ondarea & Sorkuntza" gaiaren inguruan antolatu topaketak. Arratsaldea bost sorkuntza eramaileren ekarpenarekin hasi da eta talde lan batekin bururatu.
Beste irakugai batzuk
Inbentario fitxak (2016-2020)
Euskal ondare immaterialaren inbentario fitxak
Euskal kultur erakundeak eginak
Beste baliabide batzuk: ondarea & identitatea
Identité et territoire, être d'ici ou d'ailleurs
Michel Cahen – 2002 (frantsesez)
Penser les questions identitaires en ce début de XXIe siècle : quelques hypothèses de travail
Christian Coulon – 2005 (frantsesez)
Euskaldunen berezitasun genetikoak: aplikazioak eta hizkuntzarekiko balizko loturak
Frédéric Bauduer, Jon Andoni Urtizberea, Beñat Oyharçabal – 2005
Gogoeta bat euskal ondareaz eta honen kontserbazioaz ipar Euskal Herrian
EKE – 2003ko abendua
Museogintza ipar Euskal Herrian. Euskal ondarearen batzorde iraunkorraren gogoetak
EKE – 1994ko ekaina
Antzara jokoa - Ahate jokoa (PDF - frantsesez)
Txosten tematikoa.
Olentzero
Txosten tematikoa.
Indar jokoak (2005)
Pierre Sabalo-ren ekarpena.
Xaharren urratsetik (2004-2007)
Trukaketa zahar-etxeetako pertsonen eta ikasleen artean.
Euskaldunen etxea
Michel Berger arkitektoaren ekarpena.
Latsarrien memoria: Uztaritze
Uztaritzeko latsarriaren zaharberritze lanak.
Latsarrien memoria: Ahetze
Ahetzeko latsarriaren zaharberritze lanak.
Itsas ondarea: "Patchiku" ontzia
"Patchiku" atuna eta sardina arrantzatzeko zurezko 12 metroko ontziaren zaharberritze lanak.
Nafarroa Behereko herriak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak galdegin dio Euskal kultur erakundeari obralari izatea Baxenabarreko herrien aurkezpena egiteko.