Indar jokoak
Pierre SABALO-k ekarpen hau argitarazi du "Jeux de force et d'adresse en Pays basque - Indar Jokoak" izenburupean Pilotasoro argitaletxeak 2005ean plazaratu liburuan (ISBN 912200032-1). Hemen liburuan agertzen zonbait gai baizik ez ditugu azaltzen.
Aspaldiko partez aritzen gira indar jokoetan, Euskal Herrian bereziki, zeren laster berotzen baikira, auzoak kilikatu orduko.
Entzuten dugu han edo hemen direla joko errealak edo ederrenak : geldi ditzagun kataska zozo horiek, bakoitza bertzearen bekaizti izaiteko plazan, egin dezagun, eta ohar gaiten, gure lan bereziek, gure indarra egiten dutela ororen buru. Bil gaitela eliza haundi baten gelizapean, ez gaitela egon, indurturik gure xoko murritxetan.
Luzaz pensatu dugu azkarrenak ginela, bainan egun batez kanpoko jokolari batzuek igorri gaituzte itzulipurdika, soka tiran. Arra lotu gira beraz, xumeki, horrela gatik, pilotan bezala, Euskaldunek jakin dute, ainhitz joko motaren pensatzia, bai eta egungo mendean, hoien begiratzen.
Jokoari berari pensatuz, ohartzen gira edozoin populu edo herritan, bere nortasunaren finkatzeko, elgarri kontra arizan direla, lehen gerla gorrian, odol eta su, gaur egun jokotan bakarrik. Bainan etsaitasuna tripa barne beretik da, haatik, lehenago behexten gitien herrak, egun elgarretarazten gaitu, mahain baten inguruan beharrez.
- Herri kirolen federazioa
- Soka ixtorio
- Zazpi probintzietako probak
- Emazteen parte-hartzea
- Donapaleuko festibala