Ondarea & Sorkuntza: etnologo baten begirada

2016/01/06

Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan "Ondarea & Sorkuntza" gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren. Denis Laborden hitzaldia baita taldeen ekarpenen bildumak sarean dira.

Ondarea & Sorkuntza: etnologo baten begirada
© Maite Deliart (EKE)

Euskal kultur erakundeak kultur ondare inmaterialaz gogoetaldia abiatua du, bereziki ondarea eta sorkuntza garaikidearen arteko loturaz Euskal Herrian.
Karia hortara, 2014ko bost sorkuntza segituak izan ziren hurbiletik, sortze prozesutik estreinaldiaraino, hobeki ulertzeko nola sortzaileek tradizioa galdezkatu duten beren sorkuntza desmartxan. Denis Laborde etnologoak urrats horiek segitu zituen eta 2015eko ekainaren 27an, ordu batez, bere analisiak plazaratu.

Gogoetaldian parte hartzen zutenak hiru tailerretan banatu ziren, gai nagusi batzuen arabera:

  • Nola aztertu diruztatze instituzionalak galdetzen dituzten kultura proiektuak : erakunde publikoek inposatu ikerketa taula batzuen arabera edo kultura eragileek berek beren lanaren baloratzeko finkatutako sailen arabera?
  • Zer iruditzen zaizue tradizio batek egia (edo interpretazio) bat baino gehiago ukan dezan: galera baten arriskua ala euskal kulturaren aberasteko aukera bat?
  • Sorkuntza parte-hartzailea eta egile sorkuntza nola uztartu?

Xehetasunak

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)