Zapat(h)ari, zapatagintzaren historiaren memoria Hazparnen

2019 eta 2021 artean, Etnopoloa labelaren baitan, Euskal kultur erakundea eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola, Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari deitu ikerlari/artista/biztanle egonaldi proiektua lantzen ari izanak dira.

Zapat(h)ari epe luzerako proiektu antropologiko eta artistikoa zen, Hazparneko iragan industrialaren inguruan zientziak eta artea uztartzen zituena.

© Polo Garat
© Polo Garat

Bi ekitaldi nagusi pentsatuak izan ziren proiektu honen inguruan. 

Lehena 2019ko abenduaren 19an iragan zen.
Aitzpea Leizaola antropologoak, Euskal kultur erakundeak 2011n Eleketa programaren baitan Hazparnen bildu lekukotasun batzuetatik abiatuz, zapatagintzak Hazpandarren gogoan utzi aztarnak aztertu zituen.
Bere aldetik, Polo Garat argazkilariak industria horren "arrastoak" argazkitan hartu zituen.

2020ko hasiera eta 2021eko ekaina artean, Hazparneko biztanleak, antropologoa eta argazkilaria hainbat aldiz elkartu ziren zapatagintza garaiko bizipenak, oroitzapenak eta tokiak (taneriak, ostatuak, lantegiak, bizitegiak, ostatuak) aipatzeko.

Abentura honen xedea, iragan industrial horren eta gaurko Hazparneren arteko erresonantziak entzutea zen, atzokoaren eta gaurkoaren artean dabiltzan ezin ikusizko harien identifikatzea.

Abentura bukatzeko, bigarren hitzordu bat eskaini zen 2021eko irailaren 19anAitzpea Leizaola-k mintzaldi berri bat eskaini zuen Elgar Zentroan, hazpandarrek zapatagintzaz duten bizipenaz. Ondotik, hiriguneko lau leku sinbolikotan, biztanleek beren lekukotasuna ekarri zuten historia honi buruz.
Azkenik, Polo Garat-en argazki erakusketa ikusi ahal izan zen mediatekan. Gaurko argazki hauek iragan industrial honi ekartzen diogun begirada galdezkatuz.

Xehetasunak

Lekukotasunak

Irakur ere