Hazparneko zapatagintza ahozko lekukotasunen bidez

2019ko abenduaren 19an, Hazparneko Les Tilleuls jatetxean, Aitzpea Leizaolak eman zuen hitzaldia eta Polo Garat-ek aurkeztu zuen argazki erakusketa. Gaualdi hori Euskal etnopoloaren mintegiaren kari antolatu da Clarenza-rekin partaidetzan.
Hazparneko zapatagintza ahozko lekukotasunen bidez
Aitzpea Leizaola © Biarritz Studio Photo

EKEk abiaraziriko Eleketa ahozko ondarearen bilketak, besteren artean, Hazparneko zapatagintzaren berri ematen digu. Hortik abiatuz, Aitzpea Leizaola eta Polo Garat, bakoitza bere maneran, hainbat galderari erantzuten saiatu dira: zer nolako arrastoak antzeman ditzakegu Hazparneko hirian, eta bereziki, bertako jendearen memorian? Iragana nola txertatzen da orainean? Nola moldarazten du?

 

Sortzez donostiarra, Aitzpea Leizaola antropologoa da. Paris Ouest Nanterre Unibertsitatean doktoretza burutu zuen. Euskal Herriko unibertsitatean irakasle da. Muga eta identitateen eraikuntza, memoria prozesuak eta euskal kultura ditu aztergai nagusi.

Sortzez Barkoxekoa Xiberoan, Polo Garat, bere irekidurarekin munduari, prentsaren ganik deitua da bere ikusmolde bereziarentzat, anitz salatzen duten aitzineko eta molde soileko potretentzat. Toulouse-ko Odessa kolektiboaren ko-sortzaile kidea da eta bere irudiak usu Frantzian baita atzerrian ere erakutsiak dira.

Gehiago jakin