Zapat(h)ari, zapatagintzaren memoria Hazparnen #2

Zapat(h)ari, zapatagintzaren memoria Hazparnen #2
© Polo Garat, 2019

2021ko Ondarearen Egunen kari eta Larrazkenean deitu denboraldian, Euskal kultur erakundeak eta Clarenzak, Hazparneko Herriko Etxearen partaidetzarekin, Zapat(h)ari proiektuaren bigarren partea aurkeztuko dute. 

Egitaraua

  • 10.00: Aitzpea Leizaola antropologoaren mintzaldia (Elgar Zentroan)
  • 11.30: ibilaldi komentatua eta musikala zapatagintzaren toki sinbolikoetan barna
  • 12.30: Polo Garat-en argazki erakusketa (Mediatekan) eta aperitifa (Elgar Zentroan)

 

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak antolaturik, Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan
  • Harremanak: Terexa Lekumberri (EKE) (lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74) edota Frank Suarez (EKE) (frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76)

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)