Soinu eta bideo artxibo zaharren tratamendu programa
Ipar Euskal Herriko soinu eta ikus-entzun artxibo zaharren tratamendu intelektuala
Badu aspaldi partikularrek, elkarteek edo tokiko irratiek soinu eta ikus-entzun artxiboak biltzen dituztela. Artxibo horiek biziki garrantzitsuak dira kultura ondarearen transmisiorako. Ondare prezios honek desagertzeko arriskua badu begiratze neurriak ez baldin badira hartuak.
Hori dela eta, artxibo zahar horien egoeraren azterketa bat egin du EKE-k 2009an, Pirinio-Atlantikoetako departamendu Kontseiluaren kondu. Azken honek, 2011z geroz, artxibo zaharren begiratze eta baloratze programa iraunkor bat abiatu du, numerizazioa eta publikoaren esku uztea bere gain hartuz. Aldiz tratamendu intelektualaren obralaritza EKE-ren gain eman du, hots inbentarioa eta indexazioa egitea, erran nahi baita dokumentu eta artxiboen tratamendua, bilaketa tresna normalizatuak ekoiztuz. Horrela, 2008 eta 2021 artean, hamahiru fondo baloratuak izan dira:
- MuCEM-eko (Musée des civilisations de l'Europe et de la Méditerranée - Marseille) Euskal Herriko ahozko inkestak (2008an tratatua, departamenduaren begiratze programatik kanpo);
- Belokeko Monasterioaren fondoa;
- Irulegiko Irratiako fondoa;
- Ikerzaleak elkartearen fondoa (Mauleko espartingintzaz eta espainol imigrazioaz);
- Philippe Oyhamburu koreografo eta koru zuzendariaren fondoa;
- Morton Levine amerikar antropologoaren fondoa;
- Gure Irratiako Entzun Ikus elkarteko fondoa;
- Donapaleuko Berrogain fondoa;
- Donapaleuko Guélot aita-semeen artxiboak;
- Jean-Michel Guilcher etnologoak Euskal Herrian bildu soinu artxiboak (tratamendua ez osoki egina, esku-idatzien numerizazioaren zain);
- Mikel Erramouspé-ren soinu artxiboak;
- Raymond Foulon-en fondoa;
- Guillaume Irigoyen artxibo soinudunak;
- Mattin Larzabal artxibo soinudunak.
Departamenduko artxibo zerbitzuak lehen bi fondoak publikatuak ditu Baiona eta Euskal Herriko Artxibotegian, bai eta Pauen. Horien errepertorio numerikoa sarean kontsulta daiteke, earchives.le64.fr webgunean.
Pirinio-Atlantikoetako departamendu Kontseiluaren begiratze eta baloratze programaren bidez, hauek dira Departamenduak eta EKE-k finkatu dituzten helburuak:
- fondoak numerizatu, soinuak eta irudiak euskarri iraunkorragoetan finkatuak izan ditezen;
- artxiboak baldintza hoberenetan kontserbatu;
- artxiboak aztertu, katalogatu eta haien bilaketa tresna numerizatua ekoiztu;
- fondo ezberdinak publikoaren esku ezarri.
Programa zenbakitan (2008-2020 urteak)
- 1 587 grabaketa oren
- 12 fondo tratatuak, horien artean bat ez osoki
- 2 926 soinu eta ikus-entzunezko fitxategi numeriko zerrendatuak
Partaidea
Gehiago jakin
- MuCEM-eko soinu artxibo fondoaren tratamenduaren eta 17 inkesta etnomusikologikoen aurkezpena
- Begiratze eta baloratze programa urtez urte
- http://earchives.le64.fr: Pirinio-Atlantikoetako departamendu Artxibotegiaren webgunea. Publikoaren esku diren fondoetako ikerketa tresnak sarean kontsultatzeko aukera eskaintzen du