MuCEM-eko ahozko inkestak
Hauek dira 1947tik 1984ra Euskal Herrian grabatutako MuCEM-eko inkestak, ondare mailan eta zientifikoki altxorrak direnak:
1947an, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral-ek egin inkesta.
Besteak beste, sekulan grabatua izana den lehen bertsu ekitaldia: Donibane Garaziko bertsu saioa (1947/09/08) eta Euskalzaleen Biltzarra-ren biltzar nagusia Arrangoitzen. (47.6 zkia)
1953an, munduko dantzen eta kantu herrikoien festibala Biarritzen. Claude Marcel-Dubois eta Maguy Andral-en inkesta.(53.8 zkia)
Elkarrizketa Ximun Patalagoity txülülariarekin. 1953koa. Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral. (53.9 zkia)
Seguy irakaslearen inkesta Gaskonian 1953an. (54.4 zkia)
1958an, bertsu saioa Pariseko Euskal etxean eta euskal kantuak ATP museoan. Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral. (58.7 zkia)
1957an, Pilotarien Biltzarra-ren sortzea Baigorrin. (58.12 zkia - Baionako Euskal museoaren emaitza)
1959an, Jean Béra joare-egilearekin elkarrizketa Donazaharren. B.Duhourcau-ren inkesta. (60.3 zkia)
1963an, Alexis Picotchet txülülaria eta Arnaud Laxague. H. eta Jean-Michel Guilcher-en inkesta ethnomusikologoa. (64.28 zkia)
Jean-Michel Guilcher-en inkestaren segida Pirineo-Atlantikoetan, 1964an eta 1967an. (64.35 zkia - Besta-Berri Iholdin eta kantuak)
"Matalaz" pastoralaren grabaketa Parisen 1964an. J.P. Gestin. (65.34 zkia)
"Etxahun koblakari" pastoralaren grabaketa Parisen 1967an. P.A. Lablande. (67.38 zkia)
"Zantxo azkarra" pastoralaren grabaketa Gotaine-Irabarnen 1963an. J.P. Gestin eta P.A. Lablande. (67.39 zkia)
Maskaraden grabaketa Ligi-Atherei-n eta Pagolan 1968an. J.M.Guilcher eta J.D.Lajoux. (68.58 zkia)
Maskaraden grabaketa filma baten karietara Ligi-Atherei-n eta Pagolan 1968an. J.D.Lajoux. (72.45 zkia)
CNRS-ATP-ren arteko misio baten baitan, inkesta ethnomusikologoa Pirinio Atlantikoetan 1973an.
Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral. (73.35 zkia)
J.L.Achotegui-ren inkesta Bizkaian misio baten kari (alboka, pandereta, dulzaina musika tresnetaz informazioa, eta hainbat kantu eta dantza) 1974an eta 1975ean. (75.1 zkia)
Denis eta Martine Laborde-ren inkesta ethnomusikologoa 1982an, 1983an eta 1984an. Sarako musika biziaz lekukotasunak, bertsulari batzuekin elkarrizketak: Fermin Mihura, Manuel Sein Xanpun eta Jean-Louis Hariñordoki Laka. (87.13 zkia)
Xehetasun gehiagorentzat, errepertorio numerikoa ikus, sarean dauden fondoen inbentarioetan, e-archives departamenduko artxibo zerbitzuen gunean. Eta zoazte Baionako artxibategira artxibo soinudun arraro hauen entzutera.