Kultura ondare immaterialari buruzko ikerketaren eta ezagutzaren aberastea
2017ko urtarrilaren 12an, Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak "Etnopoloa"-ren labela eman dio Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS) aurkeztu partaidetzari (Georg Simmel ikerketa zentroaren bitartez) lau urteko iraupen batentzat (2017-2021).
Euskal Etnopoloaren proiektua EKE-ko Ondarearen batzordearen eta CNRS ikerketa zentroaren programen karietara eraman ikerketa etnologikoen artean aspaldian sortu korrelaziotik sortu da. Proiektuak galdezkatu nahi ditu:
- gai nagusitzat daukan ondarearen eta sorkuntzaren arteko harremana;
- ahozkotasuna;
- euskal kulturari buruzko baliabide numerikoen balorizazioa;
- hizkuntza aniztasunak.
Euskal etnopoloaren proiektu zientifiko eta kulturala lau gai horien inguruan antolatua da beraz. Horien modu baliagarri batez tratatu ahal izateko, egiazko bide orri bat den ekintza egitarau bat osatua izan da, 2017-2021 urteetarako. Ikerketa, sorkuntza eta bitartekaritza hiru sailen inguruan egituratua, ekintza egitaraua 11 norabide estrategikotan deklinatua da, bakoitzarentzat ekintza ezberdinak zehaztuak izan direlarik.
Lau ikergai
Hastapenetik, EKE euskal sorkuntza garaikidearen inguruan lanean ari da, bereziki tradizioekin dituen harremanen inguruan. Horrela, ondarearen eta sorkuntzaren gaia bere ekintzaren erdi-erdian da.
Gehiago jakin
Euskal Etnopoloaren xedea "ahozkotasunaren polo" bat bilakatzea da, trukaketen elikatzeko, esperientzien partekatzeko eta ahozkotasunari buruzko galdezkatze transbertsal bat eraikitzeko.
Gehiago jakin
Etnopoloak lan sail zabala abiatua du Ipar Euskal Herriko dokumentazio eragile nagusiak bilduz, numerikoak eskaintzen dituen ahalbideen aztertzeko. Helburua: euskal kulturari lotuak diren edukiak publikoari gehiago zabaltzea.
Gehiago jakin
Zalantzarik gabe, hizkuntza aniztasuna bada Euskal Herrian. Alabaina, hizkuntza nagusitasunaren prozesuaren ondorioz, euskaldunak elebidunak dira, gehienetan hirueledunak eta anitzetan laueledunak ere bai. Egunero, hizkuntza desberdinen artean bizi dira.
Gehiago jakin