Hizkuntza aniztasuna
Zalantzarik gabe, hizkuntza aniztasuna bada Euskal Herrian. Alabaina, hizkuntza nagusitasunaren prozesuaren ondorioz, euskaldunak elebidunak dira, gehienetan hirueledunak eta anitzetan laueledunak ere bai. Egunero, hizkuntza desberdinen artean bizi dira.
Euskal Etnopoloak gai hori jorratuko du eta hizkuntza desberdinen arteko komunikazio egoera horiek kontutan hartuko ditu. Galdera horrek gogoeta transbertsalak elikatuko ditu, hala nola gaur egungo gizarteek hizkuntzari, hizkuntzei egiten dieten tokia, sorkuntza artistikoa hizkuntza guttituetan, edo diglosia egoeran antolatu dispositiboak.
Txosten tematikoa
Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatu zuten kolokio baten bidez, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin, 2018ko ekainaren 29an, Baionako Fakultatean. Hizkuntzaren erabileraren argazki bat sortu zuen kolokioak, memento honetako errealitatearen indar batzuk aztertuz, desafioak eta erronkak marraztuz.