Ondarea & Sorkuntza

Hastapenetik, EKE euskal sorkuntza garaikidearen inguruan lanean ari da, bereziki tradizioekin dituen harremanen inguruan. Horrela, ondarearen eta sorkuntzaren gaia bere ekintzaren erdi-erdian da. Etnopoloaren labela ukan aitzin ere, ekimen andana bat hartuak izan dira zentzu horretan, hala nola lan batzorde baten sortzea, sorkuntzari buruzko galdezkatze zabal batekin, ikerketa etnografiko, ikasketa egun eta kolokio batzuen bidez. Ondarearen eta sorkuntzaren arteko harremana modu egoki batez tratatua izan dadin, hurbilketa etnografiko bat behar da, horrekin batera doazen azterketa moduekin. Hori da Euskal Etnopoloak egin nahi duena.

Bestalde, EKE-k biltzen edo aterpetzen dituen ekaiak interes handiko objektuak dira ikerlarientzat, hizkuntzalariak ala antropologoak izan daitezen. Halere, bilketa ez da euskal kulturaren gaur egungo egoera dokumentatzeko balio duen "elementu ezberdin batzuen bilduma" bat izatera mugatzen. Sorkuntza berrien elikatzeko xedea du eta beraz tradizioa daramaten sortzaile garaikideek nahi bezala bereganatzeko parada izanen dute.

Ekimenak

Amankomunak bezala izendatuak ez izanik ere, Euskal Herriko anitz egitura eta praktika  horrela identifika ditzakegu: Lurzaindia, tokiko moneta, lur komunen kudeaketa, etab. Gaia etnopoloaren baitan 2023ko ekainaren 22 eta 23an, Euskal kultur erakundeak eta ARI Institutuak (UMR Passages)
ESAPB-n antolatu kolokioan jorratua izan zen.

© Jakes Larre
© Jakes Larre

Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak (UMR Passages) euskal etnopoloaren labelaren baitan eta Baionako euskal museoaren partaidetzarekin, Kultura ministeritza, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin Les Réveillées mintegi ibiltariaren bosgarren bilera antolatu zuten.

© Jakes Larre
© Jakes Larre

Gaia eta galdera nagusia "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" izanez, kultura eskubideak juridikoki, politikoki eta komunitateen ikuspundutik galdezkatu nahi izan ditu Etnopoloaren baitan 2022ko ekainaren 23 eta 24ean, Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS Institutuak Euskal Museoan antolatu kolokioak. 

© Jakes Larre
© Jakes Larre

Zapat(ha)ri (2021)

2019 eta 2021 artean, Etnopoloa labelaren baitan, Euskal kultur erakundea eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola, Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari deitu ikerlari/artista/biztanle egonaldi proiektua lantzen ari izanak dira. 

© Polo Garat
© Polo Garat

Nola artxiboa eta bereziki "artxibo bilakatzeko prozesua" berez sorkuntza ekintza bat da? Nola artistek bereganatzen dute artxiboa beren sorkuntzaren hazkurri izan dadin? Galdera horiei erantzun nahi izan die Etnopoloaren baitan 2021eko ekainaren 17 eta 18an, Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS Institutuak Euskal Museoan antolatu kolokioak. 

© EKE
© EKE

Frantziako Ikerketa eta Politika Zientifikoaren Gidaritza Sailak (Département du Pilotage de la Recherche et de la Politique Scientifique, Kultura ministeritza), Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak Etnopoloen topaketak antolatu zituzten 2020ko martxoaren 9-10ean, Baionan, "Ondareak eta sorkuntza: etnologiak polinizaturik" lemapean.

© EKE
© EKE

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera honi erantzun nahi izan dio Etnopoloaren labelaren baitan 2019ko ekainaren 13 eta 14an, Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak Baionako Euskal Museoan antolatu kolokioak.

© EKE
© EKE

Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS), DRAC Akitania-Berriko kultur ekintzen zuzendaritzarekin partaidetzan, Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera izeneko proiektua eraman dute. Limousin eta Euskal Herriko artisten arteko topaketa bat zen.

© Camille Riverti
© Camille Riverti

Partaidetza hitzarmen baten karietara, Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunak eta Euskal kultur erakundeak, ahozkotasunaren eta idazkera garaikidearen prismaren bidez beren lurraldea behako gurutzatu batekin kontatzea proposatu zieten bi kontalari profesionalei: Vienne departamenduko Michèle Bouhet-i, eta Euskal Herriko Koldo Amestoy-ri.

Koldo Amestoy & Michèle Bouhet © EKE
Koldo Amestoy & Michèle Bouhet © EKE

Euskal kultur erakundeak "Ondarea & Sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu zen 2017an.

© ICB - Kanaldude
© ICB - Kanaldude

"Euskal etnopoloa" hitzarmenaren izenpetze ekitaldia 2017ko ekainaren 23an iragan zen Baionako Arteen hiria izeneko goi-mailako arte eskolan. Karia hortara Gérard Lenclud antropologoak komunikazio bat egin zuen (CNRS-eko ohorezko ikerketa zuzendaria eta Pariseko Frantziako Kolegioan, sozial antropologiaren Laborategiko kidea).

Gérard Lenclud © EKE
Gérard Lenclud © EKE

Euskal kultur erakundeak "Tradizioa & Sorkuntza" lemaren inguruko mintzaldia antolatu zuen 2016ko ekainaren 3an, Baionako fakultatean, gaia ikertu duten aditu batzuen presentzian.

© EKE
© EKE

Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan "Ondarea & Sorkuntza" gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren.

© EKE
© EKE

2015eko urtarrilaren 24an, Senpereko Larreko gelan, hogeita hamar bat pertsona bildu ditu EKE-k "Ondarea & Sorkuntza" gaiaren inguruan antolatu topaketak. Arratsaldea bost sorkuntza eramaileren ekarpenarekin hasi da eta talde lan batekin bururatu.

© EKE
© EKE