Zapat(h)ari, zapataren historia Hazparnen bizi izan dutenen begietatik #2

2021/09/03

Euskal kultur erakundeak eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak, Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari deitu ikerlari/artista/biztanle egonaldiaren azken fasea antolatzen dute. Ekitaldia Hazparneko Elgar Zentroan eta Hazparneko karriketan iraganen da, 2021eko irailaren 19an, igandez. Argazki erakusketa, mintzaldi eta ibilaldi musikatu batek osatuko dute.

Zapat(h)ari, zapataren historia Hazparnen bizi izan dutenen begietatik #2

2019az geroztik, "euskal Etnopoloa" labelaren baitan, Euskal kultur erakundea eta Giza Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola, Clarenza kultura Zentroarekin eta Hazparneko Hiriarekin partaidetzan, Zapat(h)ari deitu ikerlari/artista/biztanle egonaldi proiektua lantzen ari dira. Epe luzerako proiektu antropologikoa eta artistikoa da, Hazparneko iragan industrialaren inguruan zientziak eta artea uztartzen dituena.

Abentura honen xedea, iragan industrial horren eta gaurko Hazparneren arteko erresonantziak entzutea da, atzokoaren eta gaurkoaren artean dabiltzan ezin ikusizko harien identifikatzea.

Bi ekitaldi nagusi pentsatuak izan dira proiektu honen inguruan. 

Lehena 2019ko abenduaren 19an iragan zen. Aitzpea Leizaola antropologoak, Euskal kultur erakundeak 2011an Eleketa programaren baitan Hazparnen bildu lekukotasun batzuetatik abiatuz, zapatagintzak Hazpandarren gogoan utzi aztarnak aztertu zituen. Bere aldetik, Polo Garat argazkilariak industria horren "arrastoak" argazkitan hartu zituen.

2020ko hasiera eta 2021eko ekaina artean, Hazparneko biztanleak, antropologoa eta argazkilaria hainbat aldiz elkartu dira zapatagintza garaiko bizipenak, oroitzapenak eta tokiak (taneriak, ostatuak, lantegiak, bizitegiak, ostatuak) aipatzeko.

Abentura bukatzeko, bigarren hitzordu bat eskaintzen da 2021eko irailaren 19an, igandez, goizeko 10:00etatik aurrera. Aitzpea Leizaola-k mintzaldi berri bat eskainiko du Elgar Zentroan, gaurko Hazpandarrek zapatagintzaz duten bizipenaz. Ondotik, hiriguneko lau leku sinbolikotan, biztanleek beren lekukotasuna ekarriko dute historia honi buruz. Azkenik, Polo Garat-en argazki erakusketa ikusten ahalko da mediatekan. Han ikusgai izanen baita irailaren 18tik 24ra. Gaurko argazki hauek iragan industrial honi ekartzen diogun begirada galdezkatzen dute.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)