EKE-k oroimen kolektiboaren multimedia kioskoa plazaratu du
"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren ildotik borna interaktibo bat ekoiztu du Euskal kultur erakundeak. 2007. urteaz geroz daramagun ahozko memoria bilketaren lekukotasunen kontsultatzeko parada eskaintzen du. Prototipo bat jarri dugu Hazparneko mediatekan.
2020ko irailean estreinatu zen "Eleketa, ahozko memoria" erakusketa ibiltariaren aurkezpena urtarril hondarrean bukatu zen Hazparnen, arrakasta handia bilduz.
Hazparneko lurraldean bildutako ahozko materialaren inguruko bitartekaritza lana aitzina eramateko, sei hilabeterako, borna interaktibo bat utzi dugu Pierre Espil mediatekaren esku.
Multimedia kiosko baten irudiko, euskarazko eta frantsesezko azpitituluak dituzten 200 bideo-pasarte inguru kontsultatzeko aukera ematen du.
Lekukotasun zati horiek gure Mintzoak.eus ahozko memoriaren atarian ikusgai daude ere bai.
Mediatekako tokiko funtsaren ondoan kokatua den borna hori prototipo bat da, etorkizunean bikoizten ahalko dena, Pirinio-Atlantikoetako Departamentuarekin elkarlanean (Eleketa bilketaren obragintzalaria izanik), eta bertako herriko etxeekin lankidetzan.
Horrela, mailegu hitzarmenen bidez, hurrengo hilabeteetan Donibane Lohizuneko mediatekan edo Donibane Garazin ezartzen ahalko dira bornak, Hazparnen bezala, "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa aurkeztu ondoan, tokian tokiko lekukotasunak kontsultagarri izan daitezen.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)