Hazparnen den "Eleketa" erakusketa 2021eko urtarrilaren 30a arte luzatua da
Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Hazparneko Pierre Espil Mediatekan aurkeztu du lehen aldiz 2020ko irailaren 25etik urriaren 29ra. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta urtarrilaren 30a arte luzatua da. 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.
2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.
EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.
2020ko irailaren 25etik 2021eko urtarrilaren 30era, Pierre Espil Mediatekan, Hazparneko lurraldeko 68 bat lekukok (Aiherra, Bastida, Beskoitze, Donoztiri, Hazparne, Heleta, Izturitze, Lekorne, Lekuine, Makea) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.
Bestalde, horien denen osagarri, lurraldeko lekukoek utzitako zonbeit irudi eta objektu erakutsiak izanen dira ere.
Partikularrak eta ikerlariak bezala, tokiko irrati eta telebistak ere ari izan dira eta ari dira oraino Euskal Herriko memoriaren biltzen. Maite Barnetchek (1941-1986) hanbat erreportai egin zituen, telebista publikoak "Euskal Herria orai eta gero" lema pean zabaldu zituenak 1971-1986 arte hortan. Horietarik batzuk ikusten ahalko dira Hazparnen, denak lurraldean filmatuak (ikus zerrenda beherago).
Sortzaileei ere erakusketan parte harte hartzeko parada eman die ere Euskal kultur erakundeak. Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie. Bakoitzak bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak eskainiko dizkio bisitariari aurkeztutako lanen bitartez (Gipuzkoako diputazioak laguntza ekarri dio Lur Olaizolaren egitasmoari).
"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketak ipar Euskal Herriko beste lurraldeetan ibili behar luke ondoko hilabeteetan, beti ere tokian tokiko testuinguruari egokituz, han eta hemen bildu lekukotasunak baloratuz. 2021ean Donibane Lohizunen erakutsia izanen da adibidez.
Xehetasunak
- Ainciart, Piarres (1937, Heleta)
- Ainciboure, Ttotte (1912, Heleta)
- Algueyru, Manex (1928, Heleta)
- Amorena, Battitta (1949, Lekorne)
- Arbelbide, Xipri (1934, Heleta)
- Barbier, Henriette (1933, Aiherra)
- Bellecave, Yvonne (1921, Makea)
- Blezio, Germaine (1938, Hazparne)
- Bonnet, Joseph (Ttotte) (1923, Hazparne)
- Borteyru, Bernard (1941, Hazparne)
- Cachenaut, Arño (1947, Irisarri)
- Caillaba, Xemartin (1930, Aiherra)
- Calderon, Luixa (1927, Beskoitze)
- Camblong, Ramuntxo (1939, Makea)
- Candelé, Teexa (1947, Hazparne)
- Carrère, Aña (1925, Iholdi)
- Claverie, Marie (1928, Makea)
- Cornu, Dominique (1947, Hazparne)
- Curutchet, Anne-Marie (1951, Luhuso)
- Curutchet, Armand (1940, Beskoitze - Briscous)
- Curutchet, Jean-Pierre (1937, Heleta)
- Dagorret, Marie (1920, Lekorne)
- Dartaguiette, Jean-Baptiste (1928, Aiherra)
- Dirassar, Janbattitt (1937, Hazparne)
- Dubrocq, René (1938, Beskoitze)
- Duhalde, Dominique (1939, Donoztiri)
- Duhalde, Extebe (1928, Aiherra)
- Duhau, Henri (1942, Beskoitze)
- Dunat, Henri (1931, Lekorne)
- Dunat, Maite (1943, Heleta)
- Etchebarne, Jérôme (1974, Lekorne)
- Etcheberry, Jean-Louis (1944, Donoztiri)
- Etchemendy, Bernadette (1939, Hazparne)
- Etchepare, Luixa (1922, Heleta)
- Etcheverry, Jean-Pierre (1930, Heleta)
- Etxezaharreta, Lucien (1946, Hazparne)
- Eyherachar, Xalbat (1943, Lekorne)
- Garat, Frantxoa (1944, Hazparne)
- Goyheneche, Jeannot (1940, Hazparne)
- Harignordoquy, Jean-Pierre (1948, Makea)
- Harignordoquy, Laurent (1980, Makea)
- Heguy, Gracie (1935, Hazparne)
- Heguy, Jean-Pierre (1927, Heleta)
- Heguy, Txomin (1955, Hazparne)
- Irigoin, Pierre (1935, Hazparne)
- Itcia, Terexa (1928, Hazparne)
- Landarretche, Maddi (1932, Makea)
- Landart, Daniel (1946, Donoztiri)
- Larçabal, Battitta (1938, Hazparne)
- Larçabal, Mattin (1950, Aiherra)
- Larramendy, Tristant (1928, Donoztiri)
- Martinon, Maixan (1936, Aiherra)
- Maya, Graxi (1941, Aiherra)
- Mendiboure, Angèle (1931, Makea)
- Moleres, Noël (1950, Heleta)
- Mougica, Aña Mari (1944, Lekorne)
- Mougica, Raymond (1942, Lekorne)
- Oxarango, Maddi (1907, Donoztiri)
- Oxarango, Mattin (1928, Makea)
- Pagola, Martxalin (1936, Heleta)
- Robles-Aranguiz, Irkus (1937, Bilbo)
- Robles-Aranguiz, Ugutz (1939, Beskoitze)
- Sabarots, Charles (1931, Makea)
- Sabarots, Xaneta (1934, Itsasu)
- Sainte-Marie, Jean-Pierre (1934, Landibarre)
- Théret, Mizel (1959, Hazparne)
- Uhalde, Peio (1955, Makea)
- Urruty, Laurent (1937, Aiherra)
- HAZPARNEKO BIZIA
Bestak eta aisialdiak, 1970. hamarkadako kultura mugimendua, eskolak, gizartea, politika eta erlijioa, bizimoduak eta hurbileko saltokiak.
Ikus ondoko lekukoak: Germaine Blezio • Ramuntxo Camblong • Dominique Cornu • Janbattitt Dirassar • Henri Dunat • Bernadette Etchemendy • Frantxoa Garat • Jeannot Goyheneche • Txomin Heguy • Pierre Irigoin • Terexa Itcia • Battitta Larçabal • Martxalin Pagola - MAKEA ETA LEKORNE
Historia, ekonomia eta bizimoduak, Besta Berri, eskolak.
Ikus ondoko lekukoak: Battitta Amorena • Yvonne Bellecave • Maddi Claverie • Anne-Marie Curutchet • Marie Dagorret • Dominique Duhalde • Henri Dunat • Jérôme Etchebarne • Xalbat Eyherachar • Jean-Pierre Harignordoquy • Angèle Mendiboure • Charles & Xaneta Sabarots • Aña Mari & Raymond Mougica • Mattin Oxarango • Peio Uhalde - ZAPATAGINTZA HAZPARNEN: OFIZIOAK, LAN-BALDINTZAK, ANTOLAKETA
Antolaketa eta lan-baldintzak, ofizio desberdinak eta eskulangintza
Ikus ondoko lekukoak: Ttotte Bonnet • Bernard Borteyru • Aña Carrère • Bernadette Etchemendy • Jeannot Goyheneche • Gracie Heguy • Jean-Pierre Heguy • Txomin Heguy • Pierre Irigoin • Terexa Itçia - ZAPATAGINTZA HAZPARNEN: MUGIMENDU SOZIALAK
Sindikatak eta mugimendu sozialak, bizipenak eta ikuspuntuak.
Ikus ondoko lekukoak: Germaine Blezio • Ttotte Bonnet • Aña Carrere • Dominique Cornu • Bernadette Etchemendy • Jeannot Goyheneche • Gracie Heguy • Jean-Pierre Heguy • Terexa Itcia - BESKOITZE | LEKUINE | DONOZTIRI
Historia eta bizimoduak, Beskoitzeko Urgazietako auzoa, eskolak, aisialdiak eta dantza, politika eta gizartea
Ikus ondoko lekukoak: Piarres Ainciart • Luixa Calderon • Armand Curutchet • René Dubrocq • Henri Duhau • Dominique Duhalde • Daniel Landart • Tristant Larramendy & Jean-Louis Etcheberry • Ugutz Robles-Aranguiz • Irkus Robles-Aranguiz • Maddi Oxarango - AIHERRA | HELETA
Tokian-tokiko historia eta ekonomia, Besta Berri Heletan, antzerkia Heletan, eskolak.
Ikus ondoko lekukoak: Piarres Ainciart • Ttotte Ainciboure • Manex Algueyru • Xipri Arbelbide • Henriette Barbier • Jean-Pierre Curutchet • Jean-Baptiste Dartaguiette • Extebe Duhalde • Maite Dunat • Luixa Etchepare • Jean-Pierre Etcheverry • Jean-Pierre Heguy • Maixan Martinon • Noël Moleres • Martxalin Pagola • Jean-Pierre Sainte-Marie
- Dantza ohiturak Makean eta Lekornen (26 min.)
Maddi Landarretche, Graxi Maya & Laurent Urruty, Charles & Xaneta Sabarots, Xemartin Caillaba - Lekorneko Lafitte mintegiak (7 min.)
Luixa Etchepare, Aña Mari Mougica - Beskoitze - Urgazieta (34 min.)
Luixa Calderon, Armand Curutchet, René Dubrocq - Besta Berri Donoztirin (9 min.)
Tristant Larramendy, Jean-Louis Etcheberry - Erritualak Heletan (7 min.)
Xipri Arbelbide, Jean-Pierre Curutchet - Antzerkia Heletan (9 min.)
Martxalin Pagola, Noël Moleres, Maite Dunat - Bastida 1970 hamarkadan (24 min.)
Terexa Candelé, Arnaud Cachenaut - Zapatagintzaren historia Hazparnen (18 min.)
Dominique Cornu, Pierre Irigoin, Bernard Borteyru, Jeannot Goyeneche - Zapatagintza Hazparnen: zapata modeloak (18 min.)
Ttotte Bonnet, Gracie Heguy, Pierre Irigoin, Bernard Bortheyru, Aña Carrere - Zapatagintza Hazparnen: Battitta Blezio sindikalista (8 min.)
Germaine Blezio - Zapatagintza Hazparnen: gainbehera eta sail-aldaketa (7 min.)
Gracie Heguy, Dominique Cornu
- Prentsa txostena (PDF)
- Erakusketaren eskuorria (PDF)
- Egitasmo-taldea eta partaideak (PDF)
- Estreinaldiko argazkiak (2020-09-25)
- "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Hazparneko lurraldean - Lekukoak (PDF)
- Eleketa programa
- Harremanak: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74 edota Jakes Larre (EKE) - jakes.larre@eke.eus / 05 59 93 38 75
- Pierre Espil Mediateka
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)