Hazparne aldeko herri memoriari buruzko lekukotasunak sarean eman ditugu
Joan den irail-urrian Hazparnen aurkeztua izan zen lehen aldiz gure "Eleketa, ahozko oroimenak" izeneko erakusketa ibiltari berria. 2007. urteaz geroztik daramagun bilketa etnografikoaren emaitzetan oinarritua da. Arrakasta gaitza bildu du publiko helduaren eta ikasleen artean, COVID-19 izurriteak eragin bigarren etxealdiak erakusketaren irekitze egunak laburtu arren. Hemendik aitzina Hazparnen erakutsitako lekukotasun guziak Mintzoak.eus atarian ikus daitezke, azpitituluz jantzirik.
2020ko irailaren 25etik urriaren 29ra, Pierre Espil Mediatekan, Hazparneko lurraldeko 68 bat lekukok (Aiherra, Bastida, Beskoitze, Donoztiri, Hazparne, Heleta, Izturitze, Lekorne, Lekuine, Makea) beren bizipenak eta oroimenak aipatu dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez (12 oren grabaketa orotara!).
Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izan direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatu ahal izan dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.
Hemendik aitzina sarean ikusgai izanen dira denak (bideoen atxemateko ikus beherago agertzen diren lekukoen, erreportajeen eta gaien zerrendak) berritu dugun Mintzoak.eus Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren atarian.
Zonbait adibide
Oroitaraz dezagun lekukotasun guzti horiek, 2009. urteaz geroztik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean Euskal kultur erakundeak daraman Eleketa ahozko memoriaren bilketatik datozela.
Gehiago jakin
- Ainciart, Piarres (1937, Heleta)
- Ainciboure, Ttotte (1912, Heleta)
- Algueyru, Manex (1928, Heleta)
- Amorena, Battitta (1949, Lekorne)
- Arbelbide, Xipri (1934, Heleta)
- Barbier, Henriette (1933, Aiherra)
- Bellecave, Yvonne (1921, Makea)
- Blezio, Germaine (1938, Hazparne)
- Bonnet, Joseph (Ttotte) (1923, Hazparne)
- Borteyru, Bernard (1941, Hazparne)
- Cachenaut, Arño (1947, Irisarri)
- Caillaba, Xemartin (1930, Aiherra)
- Calderon, Luixa (1927, Beskoitze)
- Camblong, Ramuntxo (1939, Makea)
- Candelé, Teexa (1947, Hazparne)
- Carrère, Aña (1925, Iholdi)
- Claverie, Marie (1928, Makea)
- Cornu, Dominique (1947, Hazparne)
- Curutchet, Anne-Marie (1951, Luhuso)
- Curutchet, Armand (1940, Beskoitze - Briscous)
- Curutchet, Jean-Pierre (1937, Heleta)
- Dagorret, Marie (1920, Lekorne)
- Dartaguiette, Jean-Baptiste (1928, Aiherra)
- Dirassar, Janbattitt (1937, Hazparne)
- Dubrocq, René (1938, Beskoitze)
- Duhalde, Dominique (1939, Donoztiri)
- Duhalde, Extebe (1928, Aiherra)
- Duhau, Henri (1942, Beskoitze)
- Dunat, Henri (1931, Lekorne)
- Dunat, Maite (1943, Heleta)
- Etchebarne, Jérôme (1974, Lekorne)
- Etcheberry, Jean-Louis (1944, Donoztiri)
- Etchemendy, Bernadette (1939, Hazparne)
- Etchepare, Luixa (1922, Heleta)
- Etcheverry, Jean-Pierre (1930, Heleta)
- Etxezaharreta, Lucien (1946, Hazparne)
- Eyherachar, Xalbat (1943, Lekorne)
- Garat, Frantxoa (1944, Hazparne)
- Goyheneche, Jeannot (1940, Hazparne)
- Harignordoquy, Jean-Pierre (1948, Makea)
- Harignordoquy, Laurent (1980, Makea)
- Heguy, Gracie (1935, Hazparne)
- Heguy, Jean-Pierre (1927, Heleta)
- Heguy, Txomin (1955, Hazparne)
- Irigoin, Pierre (1935, Hazparne)
- Itcia, Terexa (1928, Hazparne)
- Landarretche, Maddi (1932, Makea)
- Landart, Daniel (1946, Donoztiri)
- Larçabal, Battitta (1938, Hazparne)
- Larçabal, Mattin (1950, Aiherra)
- Larramendy, Tristant (1928, Donoztiri)
- Martinon, Maixan (1936, Aiherra)
- Maya, Graxi (1941, Aiherra)
- Mendiboure, Angèle (1931, Makea)
- Moleres, Noël (1950, Heleta)
- Mougica, Aña Mari (1944, Lekorne)
- Mougica, Raymond (1942, Lekorne)
- Oxarango, Maddi (1907, Donoztiri)
- Oxarango, Mattin (1928, Makea)
- Pagola, Martxalin (1936, Heleta)
- Robles-Aranguiz, Irkus (1937, Bilbo)
- Robles-Aranguiz, Ugutz (1939, Beskoitze)
- Sabarots, Charles (1931, Makea)
- Sabarots, Xaneta (1934, Itsasu)
- Sainte-Marie, Jean-Pierre (1934, Landibarre)
- Théret, Mizel (1959, Hazparne)
- Uhalde, Peio (1955, Makea)
- Urruty, Laurent (1937, Aiherra)
- Dantza ohiturak Makean eta Lekornen (26 min.)
Maddi Landarretche, Graxi Maya & Laurent Urruty, Charles & Xaneta Sabarots, Xemartin Caillaba - Lekorneko Lafitte mintegiak (7 min.)
Luixa Etchepare, Aña Mari Mougica - Beskoitze - Urgazieta (34 min.)
Luixa Calderon, Armand Curutchet, René Dubrocq - Besta Berri Donoztirin (9 min.)
Tristant Larramendy, Jean-Louis Etcheberry - Erritualak Heletan (7 min.)
Xipri Arbelbide, Jean-Pierre Curutchet - Antzerkia Heletan (9 min.)
Martxalin Pagola, Noël Moleres, Maite Dunat - Bastida 1970 hamarkadan (24 min.)
Terexa Candelé, Arnaud Cachenaut - Zapatagintzaren historia Hazparnen (18 min.)
Dominique Cornu, Pierre Irigoin, Bernard Borteyru, Jeannot Goyeneche - Zapatagintza Hazparnen: zapata modeloak (18 min.)
Ttotte Bonnet, Gracie Heguy, Pierre Irigoin, Bernard Bortheyru, Aña Carrere - Zapatagintza Hazparnen: Battitta Blezio sindikalista (8 min.)
Germaine Blezio - Zapatagintza Hazparnen: gainbehera eta sail-aldaketa (7 min.)
Gracie Heguy, Dominique Cornu
- HAZPARNEKO BIZIA
Bestak eta aisialdiak, 1970. hamarkadako kultura mugimendua, eskolak, gizartea, politika eta erlijioa, bizimoduak eta hurbileko saltokiak.
Ikus ondoko lekukoak: Germaine Blezio • Ramuntxo Camblong • Dominique Cornu • Janbattitt Dirassar • Henri Dunat • Bernadette Etchemendy • Frantxoa Garat • Jeannot Goyheneche • Txomin Heguy • Pierre Irigoin • Terexa Itcia • Battitta Larçabal • Martxalin Pagola - MAKEA ETA LEKORNE
Historia, ekonomia eta bizimoduak, Besta Berri, eskolak.
Ikus ondoko lekukoak: Battitta Amorena • Yvonne Bellecave • Maddi Claverie • Anne-Marie Curutchet • Marie Dagorret • Dominique Duhalde • Henri Dunat • Jérôme Etchebarne • Xalbat Eyherachar • Jean-Pierre Harignordoquy • Angèle Mendiboure • Charles & Xaneta Sabarots • Aña Mari & Raymond Mougica • Mattin Oxarango • Peio Uhalde - ZAPATAGINTZA HAZPARNEN: OFIZIOAK, LAN-BALDINTZAK, ANTOLAKETA
Antolaketa eta lan-baldintzak, ofizio desberdinak eta eskulangintza
Ikus ondoko lekukoak: Ttotte Bonnet • Bernard Borteyru • Aña Carrère • Bernadette Etchemendy • Jeannot Goyheneche • Gracie Heguy • Jean-Pierre Heguy • Txomin Heguy • Pierre Irigoin • Terexa Itçia - ZAPATAGINTZA HAZPARNEN: MUGIMENDU SOZIALAK
Sindikatak eta mugimendu sozialak, bizipenak eta ikuspuntuak.
Ikus ondoko lekukoak: Germaine Blezio • Ttotte Bonnet • Aña Carrere • Dominique Cornu • Bernadette Etchemendy • Jeannot Goyheneche • Gracie Heguy • Jean-Pierre Heguy • Terexa Itcia - BESKOITZE | LEKUINE | DONOZTIRI
Historia eta bizimoduak, Beskoitzeko Urgazietako auzoa, eskolak, aisialdiak eta dantza, politika eta gizartea
Ikus ondoko lekukoak: Piarres Ainciart • Luixa Calderon • Armand Curutchet • René Dubrocq • Henri Duhau • Dominique Duhalde • Daniel Landart • Tristant Larramendy & Jean-Louis Etcheberry • Ugutz Robles-Aranguiz • Irkus Robles-Aranguiz • Maddi Oxarango - AIHERRA | HELETA
Tokian-tokiko historia eta ekonomia, Besta Berri Heletan, antzerkia Heletan, eskolak.
Ikus ondoko lekukoak: Piarres Ainciart • Ttotte Ainciboure • Manex Algueyru • Xipri Arbelbide • Henriette Barbier • Jean-Pierre Curutchet • Jean-Baptiste Dartaguiette • Extebe Duhalde • Maite Dunat • Luixa Etchepare • Jean-Pierre Etcheverry • Jean-Pierre Heguy • Maixan Martinon • Noël Moleres • Martxalin Pagola • Jean-Pierre Sainte-Marie
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)