Iparraldea Bertan: Ipar Euskal Herria ohoretan Donostian

2020/02/20

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean martxoan iraganen den Iparraldea Bertan zikloaren 19. edizioaren karietara, Euskal kultur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, hainbat kontzertu eta ikusgarri eskainiko ditu, bai eta Michel Labéguerie-ri eskainitako erakusketa bat ere.

AZKEN ORDUKOA: ZIKLOA EZEZTATUA DA

Iparraldea Bertan: Ipar Euskal Herria ohoretan Donostian
Koldo Mitxelena Kulturunea © Joxemai CC-BY-SA

Iparraldeko artisten sorkuntzak aitzinean emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleeri ezagutaraztea du helburu.

Martxoko astearte arrats guziz (19:30) hitzordu desberdin bat proposatua izanik, gutienez 15 artista izanen dira aurten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian agertuko direnak:

Michel Labéguerie (1921-1980) euskal kulturaren eragile sutsua izan da, nola dantzan, hala kantuan eta musikan ere. Bere heriotzaren 40. urteurrena kari, Iparraldea Bertan zikloaren denboran Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian ikusgai izanen den Michel Labéguerie gogoan erakusketak, euskal kulturaren funtsezko eragile honen obrak ezagutzeko aukera eskainiko dio publikoari.

Xehetasunak

  • Egitarau osoa (PDF)
  • Harremana: Koldo Mitxelena Kulturunea - +34 943 112 760

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)