"Gaztelondon zer berri"

"Gaztelondon zer berri"

Etxahun Barkoxeren inguruan dabil ikusgarri berri hau. Pierre topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz bistan da. Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan. Kantu ezagun batzuekin (Urxapala, Mundüan malerusik...) eta ez hain ezagunekin (Montebideorat joaileak...), XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz.

  • Mixel Etxekopar: musika, kantua
  • Dominika Rekalt: testua, botza, musika
  • Pierre Vissler: soinu grabaketak, musika
  • Jean-Christian Galtxetaburu: esku soinua, perkusioa

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturik, Iparraldea Bertan zikloaren karietara
  • Koldo Mitxelena Kulturunea: +34 943 11 27 60

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)