Ibilki programa: sei ikusgarri deskubritzekoak hemendik urte bukaera arte
Krisia sanitarioaren eraginez, Ibilki programaren hainbat ikusgarrien emanaldiak gibelatuak edo ezeztatuak izan dira. Alta, Euskal kultur erakundearen sostenguarekin partaide zenbaitek konpainia batzuen lanak ber-programatzea edo sorkuntza berri batzuen erakustea erabaki dute, euskal kulturaren alde duten engaiamendua sendotuz.
2013az geroztik, Ibilki programaren bidez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen eta sostengatzen du Ipar Euskal Herrian. 2020ko iraila eta abendua artean, sei antzezlan aurkeztuko dira Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen eta Miarritzen, 2021 urteko programa eraikitzen ari delarik.
Egitaraua
- 2020ko irailaren 20a, 18:00, Le Vauban Zinegela (Donibane Garazi): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
- 2020ko urriaren 16a, MVC Polo Beyris (Baiona): Behin bazen internet, 13R3P / Itzuli Konpania (Eskolei zuzendutako emanaldia)
- 2020ko abenduaren 1a, 20:30, Harriet Baita Karpa - Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala (Donibane Lohizune): Harri Orri Ar, Pez Limbo
- 2020ko abenduaren 1, 2 edo 3a, Albizia Gela (Baiona): Besteen kalea, Jour de Fête Konpania (Eskolei zuzendutako emanaldiak)
- 2020ko abenduaren 9a, 18:00, Colisée Gela (Miarritze): Kaskarot, Atx Teatroa
- 2020ko abenduaren 16a, 15:30, Beheria Antzokia (Bidarte): Lur, Xake Produkzioak
Egoera sanitarioa ikusirik, ikusgarrien antolatzaileekin harremanetan sartzea komeni da tokien aintzinetik erreserbatzeko.
Xehetasunak
- Ibilki 2020 - Egitarau osoa | iraila - abendua (PDF)
- Ibilki programa
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)