Euskarazko antzezlan andana bat deskubritzeko parada hemendik urte bukaera arte
Euskal kulturaren eta bereziki antzerki sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko diren aspaldiko lankidetza batzuei esker, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzezlan andana bat proposatzen ditu hemendik urte bukaera arte. Gure lurraldean barna ibili eta gure artisteengana joateko aukera paregabea.
Euskarazko sorkuntza sustatzeko helburuarekin, eta bere sarearen bidez sorkuntza hori publiko mota desberdinetara helarazteko asmoz, EKE egiazko proposamen iturri bat da. Horrela, hainbat urtetan Herriko Etxeekin edota lurraldeko egitura labelizatuekin ehundu partaidetzek euskal kulturari toki garrantzitsua egiten dioen kultura egitarau bat osatzeko aukera ematen dute. Hemendik urte bukaera arte, euskarazko antzerki emanaldi anitz proposatuak izanen dira beraz.
Joan den agorrileko Pozgarria da kontzertuaren ondotik, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak bigarren korealizazio bat aurkeztuko digute: Maitasunaren itxiera. Miren Gaztañaga-k eta Eneko Sagardoy-k antzezturiko lan hau Pascal Rambert-en Clôture de l'Amour-en euskarazko moldaketa da, egileak berak taularatu duena. Emanaldia 2021eko urriaren 20an aurkeztua izanen da Baionako Michel Portal antzokian.
Bestalde, 2013an EKE-k abiatu zuen Ibilki programaren baitan, hamabost bat emanaldi proposatuak izanen dira herriko gela ala toki publikoetan urria eta abendua artean, lurraldeko Herriko Etxe ezberdinen partaidetzarekin (ikus EKE-k Ibilki-ren bederatzigarren edizioaren programazioa aurkezten du albistea).
Xehetasunak
- Maitasunaren itxiera: tokien atxikitzea
- Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala
- Ibilki 2021 - Egitarau osoa | agorrila - abendua (PDF)
- Ibilki programa
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)