Euskal kultura ohoretan Rocher de Palmer-en
Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer kultur aretoak, euskal kulturari ateak berriz idekiko dizkio udazken honetan. Hiru kontzertu eta argazki erakusketa bat – denak urririk – antolatuak izanen dira Aquitaine.eus mugazgaineko lankidetza programaren baitan.
2016an, Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa bat abiatu zuten. Honek, Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania Berrian. Ondorioz, urtero, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan.
2020ko egitaraua
- Irailaren 24a, 20:30 – Beñat Achiary Trio hirukotearen Bas(h)oan kontzertua
- Azaroaren 3a, 20:30 – Oreka TX eta gomitatuak eta Josetxo Goia-Ariberen kontzertuak
- Azaroaren 3tik 27ra – Polo Garaten Xiberotik argazki erakusketa
Xehetasunak
- Harremana: Le Rocher de Palmer – 05 56 74 80 00
- Aquitaine.eus programa
- Polo Garat eta Beñat Achiary-ren elkarrizketak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)