Aquitaine.eus (2016-2022)

Aquitaine.eus programak Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania Berrian.
Aquitaine.eus (2016-2022)
Zuhainpeko Soinuak © Oscar Oliva

Mugazgaineko lankidetza programa kultura alorrean

Azken urteotan antolatu ekintza ezberdinen bidez, Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Euskal Institutuak ipar eta hego Euskal Herriko kultura eragile eta operadoreen sarean ezartzea laguntzen du, egiazko zubi lana eginez.

Eginkizun hori sakontzeko eta beren ekintzaren eremu geografikoa zabaltzeko asmoz, 2016an, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearekin batera, bi egiturek Aquitaine.eus izeneko programa bat abiatu dute. 2017an, Nafarroako Foru Erkidegoa Euroeskualdea integratu du, eta honekin, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea proiektuko kide berria egin da. Urtero, Euskal Herriko eta Akitania Berriko artistak biltzen dituzten egonaldiak antolatuak dira, Akitaniar programatzaileak gomitatuak dira Euskal Herriko jaialdi ospetsuetara, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan, antzerki edo literatura obra ezberdinak frantsesera itzuliak dira,…

Hauek dira Aquitaine.eus programaren bitartez, EKE-k eta bere partaideek finkatu dituzten helburuak:

  • Ipar eta hego Euskal Herriko euskal artisten obrak ezagutaraztea eta hedatzea Akitania Berrian;
  • Euskal kulturari ikusgarritasun handiago bat ematea Akitania Berria mailan;
  • Trukaketa artistikoak garatzea;
  • Akitaniako, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragile eta operadoreen arteko harremanak eta lankidetza sustatzea.
Programa zenbakitan (2019)
  • Antzezlan baten itzulpena
  • Ikus-entzun alorreko 15 enpresa izan dira Arroxelako Sunny Side of the Doc izeneko dokumentalen nazioarteko azokan
  • 2 dantza eta antzerki konpainia izan dira Libourneko Fest’Arts festibalean
  • 2 kontzertu eta erakusketa 1 Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan
  • Erakusketa 1 Baionako eta Euskal Herriko artxibotegian
  • 3 dantza konpainia Arcachoneko Cadenses festibalean
Partaideak