EKE-k urte batzuetako partaidetza hitzarmena izenpetu du Azkaineko Herriko Etxearekin

2021/01/26

Euskal kulturak Herriko Etxearen kultur programazioan bere tokia ukan dezan, Euskal kultur erakundeak eta Azkaineko Herriko Etxeak hiru urteko partaidetza hitzarmena izenpetu berri dute.

EKE-k urte batzuetako partaidetza hitzarmena izenpetu du Azkaineko Herriko Etxearekin
Jean-Louis Fournier, Azkaineko auzapezak eta Pantxoa Etchegoin, EKE-ko zuzendariak, hiru urteko partaidetza hitzarmena izenpetu zuten urtarrilaren 22an © Azkaineko Herriko Etxea

Euskal kultur erakundea baliabide-zentro ezagutua da eta ezinbesteko partaidea euskal kulturari dagokionez. Halaber, akuilatzaile lan garrantzitsu bat egiten du euskal kultura kultura politika ezberdinetan sartzeko eta garatzeko, hala nola lurraldeko elkargoetan.

Gaur egun, Azkaineko Herriko Etxeak parte hartu nahi du euskal kulturaren aldeko politika publikoaren egituraketa prozesu horretan. Horretarako, EKE-ri dei egin dio bere jakintza eta aholkuak ekar ditzan euskal kulturari toki garrantzitsua eginen dioen kultura egitarau baten osatzeko.

Hitzarki horren gauzatzeko, Jean-Louis Fournier, Azkaineko auzapezak eta Pantxoa Etchegoin, EKE-ko zuzendariak, hiru urteko partaidetza hitzarmena izenpetu zuten urtarrilaren 22an. Partaidetza hitzarmen horretan bermatuz, bi eragileek mintzaldiak, ikusgarriak, kontzertuak edo erakusketak ko-antolatzea hitzematen dute.

Partaidetza horren lehen emaitza gisa, Azkaineko Herriko Etxea Ibilki programan sartuko da 2021eko bigarren urte erdian. EKE-k animatu programa honek euskarazko antzerkiaren hedapena laguntzen du ipar Euskal Herrian. Horrela, euskarazko bost antzezlan antolatu beharko lirateke Azkainen 2021eko iraila eta abendu artean.

Xehetasunak

  • Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
  • Ibilki programa

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)