Xilabaren IV. edizioa abian
Xilaba Ipar Euskal Herriko bertsulari Xapelketaren IV. edizioa Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionako finalarekin bukatuko da azaroaren 15ean. 18 bertsularik parte hartuko dute eta denetan sei saio izanen dira : hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Kanporaketak Muskildin, Senperen eta Aiherran izanen dira. Finalaurrekoak aldiz Larresoron eta Aiziritzen. Finala Bainako Lauga gelan iraganen da, orain dela bi urte bezala.
Parte hartzaileen aldetik, aurtengo Xilabak esperientzia eta gaztetasuna uztartuko ditu. Hala nola, Euskal Herriko lau finaletan eta Xilabako hirutan parte hartu duen Sustrai Colina hor izanen da eta berekin batera, jada finala zer den badakiten Eneritz Zabaleta, Odei Barroso (2012ko Xapeldunordea), eta Miren Artetxe. Belaunaldi berria ere hor izanen da, hala nola Aitor Servier, Maddi Sarasua edo Lur Renteria-rekin.
Horrez gain, Mixel Etxekopar xiberotarra Xilaban izanen da aurten lehen aldiz. Xilabak, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako bertsularitza bultzatzeaz gain, txapeldun berria ere izanen du aurten, Amets Arzallus ez baita hor izanen.
Bertsulariak : Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ortzi Murua, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy.
Saioak (denak 17:00etan, finala barne) :
- Muskildin, urriaren 4an (Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina, Xan Alkhat)
- Senperen, urriaren 11a (Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua)
- Aiherran, urriaren 18an (Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy)
- Finalaurrekoak : Larresoron, urriaren 26an, Aiziritzen, azaroak 2an
- Finala Baionan, azaroak 15ean
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)