Euskal kantua & musika
Behin bazen… 20 000 urte inguruko sai-hezur zilatu bat : honela has liteke euskal kantuaren eta musikaren historia.
Alabainan, historiaurreko hiru zilodun flauta hori, 1961ean Eugène Passemard arkeologoak Izturizeko harpeetan atxemanik, Europa osoan aurkitu musika tresnarik zaharrena da. Honen itxurak eta ziloen antolaketak uzten dute pentsatzera gaurko txistuaren eta xirularen arbasoa izan litekeela.
Oraino gaur egun Euskal Herrian, jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondoriotasun zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela. Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberastu dute ondare hori.
Musika unibertso honetan, luzaz, a cappella kantuak funtsezko tokia izan du.
1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama erabat aldatu dute.
Gaia sakontzeko
Euskal kantagintza: pop, rock, folk
Etxepare Institutuak Jon Eskisabel-ek idatzitako Euskal kantagintza liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean, euskaraz eta frantsesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Euskal musika klasikoa
Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako Musika klasikoa liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean Etxepare Institutuak, euskaraz eta frantsesez. Edizio berezi hau ere dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Musika Euskal Herrian, 1968-2018
Bilboko Arte ederren Museoan 2018an aurkeztu zen erakusketan Xabier Erkizia musikariak idatzi testuek azken bost hamarkada hauetako Euskal Herriko musika eta soinu-praktiken ikuspegi historikoa eskaintzen zuten. Hemen daude eskuragarri museoaren eta egilearen kortesiaz (PDF).
Kantuketan, kantua Euskal Herrian
Kattalin Totorika kazetari-itzultzaileak 2006an "Kantuketan" Ocora Radio France disko bikoitzarendako idatzi testua. Sintesia bat baino bidaia-gida bat euskal kantuaren historian eta istorioetan gaindi.
Euskal musikaren kronologiak
Artxiboko dokumentu, disko edo gertakari batzuetan oinarritzen diren euskal musikaren kronologia edo timeline hariak. Musikazale eta aditu ikuspegi desberdinetatik abiatuz.
Partiturak
Zonbait musikarik nahi izan dituzte beren partiturak Euskal kultur erakundearen webgunean denen eskura jarri koru kantuaren garapenaren sustatzeko.