Ospitalean euskaraz
Ospitaleak Euskal kultur erakundearekin (EKE) hitzarmen bat izenpetu du urte 2004ko urte hastapenean.
Ospitaleko zaharberritze obretaz baliatuz, EKEk eta « Ospitalean euskaraz » taldeak ospitale barneko euskararen erabilpena sustatzeko eta indartzeko gogoa dute, eriaren zerbitzuari, eriaren eta erizainaren arteko harremanen hobetzeari lehentasuna emanez.
EKEak Ospitalea elebitasunaren urratsetan lagunduko du, bereziki barne (Pediatria zerbitzuan bezala) eta kanpo seinaletzan, eriei eta familiei banatzen diren informazio dokumentu batzuetan.
Euskal kulturari doazkion animazio batzu ere antolatuak izanen dira.
"Irakurketa bestan" Baionako Ospitalean (2005eko urriaren 18an)
Euskarazko animazioak Trikaldi eta Udazkena zentroetan