Euskarazko animazioak Trikaldi eta Udazkena zentroetan

2005eko animazioak

Trikaldi eta Udazkena zentroetako egoiliarrek euskal kantu tailer batean parte hartu dute  bost hilabetez, 2005eko otsailetik ekainera. Euskal kultur erakundeak bultzatu animazio hau Baionako ospitalearekin izenpetu hitzarmenaren barne proposatua izan da. Pantxix Bidart kantari-musikariak oren bat animazio eskaini du, hamabost egunetarik, zentro bakoitzean.

Euskal kantu batzuk bilduak izan dira liburuxka batean. Bestalde, egoiliar batzuk parte hartu dute 2005eko apirilean tokiko Begiraleak elkarteak Ducontenian antolatu kantuaren egunean. Azkenik, animazio-egitasmoaren bukaeran, Pantxix Bidartek, Elaudi taldeko kantari-musikarien laguntzarekin, kantaldi laburrak eskaini ditu Trikaldiko bi solairuetan, egoiliarren erdian. Hauek, pozik, kantu tailerra segitzeko nahikeria erakutsi dute.