Denise Olhagarai

Baxenabarreko bi ikastetxetan musika erakasle den Denise Olhagarai-k haur eta gazte koruak zuzentzen ditu. Horiekin Jazz'in College egitasmoan parte hartzen du, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuei juntatuz. Lau kolegioen artean (Hendaiako Irandatz, Garaziko Zitadela, Baigorriko Jean-Pujo eta Lekarozkoa) berriki zendua den Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008) kantugilearen obra landurik, mugaz gaindiko "Laboa gogoan" kontzertua emaiten dute 2010ko ekainaren 11an Baigorrin.