Gaita edo dultzaina
Euskal Herriko besta eta elkarretaratze guzietan, goiz ala berant, Nafarroako gaitaren soinu berezia entzunen duzu. Euskal Herritik kanpora oihartzunik ez duen soinu tresna honek arrakasta handia du hemen.
Izan ere gaita, Mediterraniar itsaso inguruan kausitzen diren soinu tresna batzuen familiakoa da. Euskal Herria Atlantiko aldean kokatua izanik ere, hori ez da gauza bitxia, Nafarroa hegoaldetik iragaiten den Ebro ibaia Mediterraniar itsasosoan itsasoratzen baita.
Gaitak toki berezia dauka Nafarroan. Bereziki Aoiz - Iruñea inguruan garatu da, Bianan eta gero Lizarran XIX. mendean. Baina beste batzu badaude Espainian eta Mendebaldeko Europan. Jatorri bera dute : Bretainiako bonbardak, Kataluniako grallak, Zuberoko txanbelak, bai eta lehengo zibilizazioetan aurki daitezken mihi bikoitzeko flauta guziek, hala nola Afghanistanen adibidez.
"Dultzaina" izendapena aldiz, gaitari Nafarroan ematen zaion gaztelerazko izen kultural eta linguistikoari dagokio. Alabaina, gaitari "dultzaina" erraten zion musikaria bera, gaiteroa deitzen zuten. Bi gaitero eta atabalari bat behar dira talde baten osatzeko. Atabalaren soinu idorra ezin hobeki uztartzen gaiten soinu altuarekin.
Kattalin Haira-k egin gaitari buruzko memorioaren zati bat.