Ohiko euskal kantua

Euskal Herriko musika unibertsoan, kantuak premiazko lekua dauka. Euskal Herrian, erdi-arotik beretik, gertakarien oihartzuna, kantu errimatu eta bapatekoekin zabaldua izan da.

Jean Bordaxar laukotea
Jean Bordaxar laukotea

Euskal Herrian, erdi-arotik beretik, gertakarien oihartzuna, kantu errimatu eta bapatekoekin zabaldua izan da. Behialako denboretan, maiz koblakari bertsulari ezezagunek ontuak... Belaunaldiz belaunaldi berremanak...

Gertakari lazgarri, itsasturien eta atzerriratuen gudu-eresien lekukoak, halaber amodioaren gora-beheren adierazleak...gaur egun oraino ahoz-ahozko altxor horiek bizi-bizirik dira.

Kantu eta musika herrikoien bilduma anitz eginik izan da. Biltzaile aipagarrienetan (ikus ere Euskal kantutegien egileak - 1826-1946)  Aita Donostia eta Resureccion Maria de Azkue aipa daitezke adibidez.

Kantua eta abesbatzak

XIX. mende ondarrean, euskaldun musikari gazteak, hala nola Guridi, Usandizaga, Mokoroa, Europako musika maisuekin formatu ziren. Hemengo kantu herrikoiak polifonia moldean ezarri zituzten, abesbatzen bidez zabaltzeko. Euskal Herrian badira goi-mailako koruak, gizonezkoak bakarrik ala mixtoak. Tolosan antolatzen den koru festibalak ospe handia dauka mundu zabalean.

Iguzki Lore koruko kide ohiak Jo Maris-ri egindako omenaldi baten karietara (2017ko azaroa - Argazkia: Videoprod64)
Iguzki Lore koruko kide ohiak Jo Maris-ri egindako omenaldi baten karietara (2017ko azaroa - Argazkia: Videoprod64)

Bestalde, euskal koruak badira Txilen, Argentinan, Uruguain, Estatu Batuetan, Perun, Mexikon...
Lehen lehenik, korua kantari amatur desberdinen topagunea da euskal kantuaren inguruan.

Euskal kultur erakundeak galdeginik, SIADECO ikerketa institutuak ikerketa bat egin du 1999an ipar Euskal Herriko koruetaz. Inkesta kuantitatibo horren ondotik dokumentu bat argitaratua izan da, Denis Laborde etnomusikologoak aztertu duena.

Folk mugimendua

Herriarteko folk mugimenduaren eraginez, 1960. urteetan, euskal kantak aldaketa handia ezagutu zuen.
Autore-konpositzaile gazte batzuek, euskaraz kantatzeko erabakia hartuz, generoa arrunt berritu zuten beraien errepertorio propioa plazaratuz.

Baliabideak