"Airez-aire" (1951) partitura liburuxkaren transkripzio lana
Alexandre Lesbordes (1912-1969) kalonjearen heriotzaren 50. urtemugaren karietara Ziburun egin zen kontzertuan parte hartu zuen Jo Maris musikariak.
Bertan erabaki zuen 1951n musikegile trebe horrek "Airez-aire" izenburupean, Jean Hiriart-Urruty (1927-1990) laguntzarekin, argitaratu zuen eskuz idatzi partitura bildumatxoa transkribatzea.
Euskal kultur erakundearen laguntzarekin Lesbordes-en oinordekoen baimena eskuratu ondoan (Alexandre Lesbordes-ren 4 ilobak izan daitezela eskertuak), lanari lotu zitzaion.
Lan zaila izanikan ere, 2021eko martxoan lortu zuen liburuxka osoa transkribatzea Marisek, Lesbordes-ren harmonizazio bereziak errespetatuz. Christian Etchegoyen musikariaren laguntza ukan zuen ere karia hortara.
Transkripzio horiek denen esku uzten ditu orain Jo Maris-ek. Esker dezagun hemen bere eskuzabaltasuna.
Bilduma 35 partituraz osatua da. Kantu gehien-gehienak biziki ezagunak dira.
Partituren zerrenda
- Adios ene maitia (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Agur Jaunak (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Ai, ai, ai, Mutillak (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Aitak eman zerautan (Lesbordes) - 4 ahots berdin
- Ama (Ai zer plazera - Lesbordes) - 4 ahots misto
- Ama (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Amatxo (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Andre Madalen (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Atzo ttun-ttun (Lesbordes) - 3 ahots misto
- Boga boga (Lesbordes) - 4 ahots berdin
- Eguntto batez (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Eleizatikan (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Goizian argi hastian (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Haurrak ikasazue (Lesbordes) - 4 ahots berdin
- Haurtxo ttipia (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Hiru damatxo (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Ikusten duzu goizean (Lesbordes) - 3 ahots berdin
- Ikusten duzu goizean (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Inchauspeko alaba (Lesbordes) - 4 ahots berdin
- Iruten ari nuzu (Lesbordes) - 3 ahots berdin
- Iruten ari nuzu (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Itsasoa laño dago (Lesbordes) - 4 ahots berdin
- Ixil ixilik dago (Lesbordes) - 3 ahots berdin
- Jeiki jeiki (Lesbordes) - 4 ahots berdin
- Jeiki jeiki (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Kaiku (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Kantuz (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Kinkiri kunkuru (Lesbordes) - 2 ahots berdin
- Kinkiri kunkuru (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Lili bat ikusi dut (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Lurraren pean (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Mendi gainean (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Sor lekhua (Lesbordes) - 4 ahots misto
- Urtzo xuria (Lesbordes) - 3 ahots misto eta 3 ahots berdin
- Urtzo xuria (Lesbordes) - 4 ahots berdin